Show simple item record

dc.contributor.advisorErkizia Martikorena, Aintzane
dc.contributor.authorGoizueta Campos, Onintza
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T13:52:27Z
dc.date.available2022-03-07T13:52:27Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55710
dc.description38 p. : il. -- Bibliogr.: p. 35-38
dc.description.abstractArtearen Historiografia tradizionalak “arte txikitzat” edo “dekoratibotzat” gutxietsi izan du bitxigintza, eta askotan haren balio ekonomikoak, agertu ditzakeen aportazio artistiko-estetikoak ezkutatu ditu. Hala eta guztiz ere, aurrehistoriatik zein antzinako zibilizazioetatik mundu osoan zehar eman izan den praktika sinbolikoa badela kontuan hartu behar dugu. Bitxigintza zein gemologia azken ikerketek adierazten duten bezala gizarte konkretu bateko balore sozial, kultural, ekonomiko eta politikoak adierazteko gai diren historiarentzako iturriak izateaz gain, berezko balioa ere badu eta ikerketa ildo propioa izateko garaia da. Artearen Historian bitxigile, zilargin zein urregile ugari dokumentatu izan dira, askok beste arte modalitateetan ere parte hartzen zutelarik; honela bada, bitxigintzan garaiko eta lekuko arkitektura, eskultura eta pinturaren (besteak beste) hartueman argiak ikus daitezke era berean berezitasun propioak erakusten dituelarik. XVI. mendean, Europa Humanismoan murgilduta dagoelarik eta potentzia politiko-ekonomiko handiak altxatzen direlarik, Italiako artistek pixkanaka burutu zuten bezala urregile eta zilarginek haien balore teknikoaz gain intelektuala ere aldarrikatuko dute: haien gizartearekiko aportazioa azpimarratuz. Mende luze eta konplexu honetan zehar, bitxiek botere erlijiosoa azpimarratuko dute, elizak atonduko dituzte, apaizak jantzi, errege-erreginak koroatu, erretratuak duindu, aberastasuna eta status-a adierazi eta beste hainbeste. Hans Holbein artistak haren ekarpena egin zuen esparru artistiko honetan ere, haren bitxigintza diseinuen marrazkiak kontserbatu direlarik egindako erretratuetan ikusi daitezkeenez gain. Diseinu eta erretratu hauen bitartez ikus dezakegu Errenazimentuko bitxigintzak, teknikoki eta plastikoki, bai eta tematikoki ere, aldaketak suposatu zituela, pinturan, arkitekturan eta eskulturan eman zirenekin alderagarriak direnak. Ideologikoki garaian eman zen aldaketa eta testuingurua gorpuzten dutela nabarmena da. Azalduko dugun zintzilikarioaz gain, aipatuko ditugun iturriek bitxigintzaren aldarrikatze ideia azpimarratuko dute: izan ere, Errenazimentu garaian funtzio eta material hain gorenak zituen arte modalitatea ez zen, inolaz ere, XVIII. mende amaieran sortu zen arteen sailkapenaren arabera ulertuko garaikideak zirenen begi-bistan. Horretaz gain, XVI. mendeko bitxigintzaren ezaugarri formal eta sinboliko ohikoenak Holbeinen produkzioarekin lotutako ereduen bitartez analizatuta hauek ulertu eta identifikatzeko gai izango gara.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectErrenazimentuaes_ES
dc.subjectXVI. mendea
dc.subjectbitxigintza
dc.subjectHans Holbein
dc.subjecttalismana
dc.subjectzintzilikarioa.
dc.subjecterretratua
dc.title"Ananizapta Dei". Hans Holbein eta XVI. mendeko bitxigintzaren aldarrikapenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T07:27:16Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister112353-874089-09
dc.identifier.gaurassign114379-874089


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record