Show simple item record

dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorLegarreta del Río, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T14:23:29Z
dc.date.available2022-03-07T14:23:29Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55717
dc.description34 p. : il.-- Bibliogr.: p.32-34
dc.description.abstractLan honek bi helburu ditu: batetik, konstruktibismoan eta Bauhausean ehungintzak izan duen garrantzia lantzea eta, bestetik, emakumeekin izan duen harremanari buruz hausnartzea. Izan ere, azken urteotan, praktika horien garrantzia ez ezik, horri lotutako artista emakumeen figurak ere azaleratzen hasi dira. Are gehiago, ehungintzaren funtzio praktikoaz arituko naiz, izan ere, bigarren mailan uzte hori praktika honek jasan duen izaera feminizatuarengatik izan da. Hala ere, abangoardien baitan ehungintza giltzarritzat jo dezakegu. Nire helburuen artean ere badago haien lana sakonki aztertzea, besteak beste, nola eragin duen ehun-arteak bigarren mailako praktika artistiko legez txertatua izate horretan, eta baita Peter Bürger pentsalariaren teoria kritikoaren eraikuntzan egin zuten ekarpena nabarmentzea ere. Hori dela eta, lan hau ehungintzak artea eta bizitzaren bat-egiteari egin dion ekarpenaren inguruan hausnartzeko saiakera ere bada. Ehuna femeninoaren ikuspegiarekin integratzea ez da batere kasuala izan; historikoki garatuz joan den premisa baten aurrean gaude, zeinari bere izaera eta funtzio erabilgarriak baldintzak jarri dizkion: artisautza produktu eta ez-arte moduan kontsideratzea. Azken ideia honek erlazioa ere badu emakumeen lana izan dela egoztearekin, hauek ere bigarren maila batean kokatu egin direlako, bai biologikoki zein kognitiboki, ehungintza anonimotasunean etxeko esparruan maitasunagatik burutzeko praktika moduan kontzebituz, gizon ospetsuak kalean diru truke lehen mailako arteak lantzen dituen bitartean. Baina abangoardien testuinguruan, artisautza eta diseinua arte praktikarekin bateratu zituzten joerak egon ziren, dikotomia horrekin apurtu zutenak. Hau guztia lantzeko, bi artista paradigmatiko aukeratzea erabaki dut. Lehen eredu gisa, konstruktibismoaren baitan aritu zen Liubov Popova, artelanak ulertzeko moduan duen eraginagatik hautatua, hizkuntza abangoardista erabiltzeaz gain, artearen funtzioan ere birformulaketa bat proposatu baitzuen ideologia politiko ezkertiar batean murgilduta. Bigarren eredua Anni Albers dugu, Bauhauseko programaren muina ziren tailerretan aritu zena, konkretuki Ehungintza Tailerraren baitan (Workshop VIII) ehungintzaren izaera eta funtzioaren inguruan corpus teoriko eta diskurtso tekniko bat eraiki zuena eta arte plastikoen arteko hierarkia deuseztatzeko prozesuan murgildu zena behin ehungintzaren aukera formal anitzak bereganatuta.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectehungintzaes_ES
dc.subjectehun-arteaes_ES
dc.subjectfeminismoaes_ES
dc.subjectarte-teoriaes_ES
dc.subjectBauhauses_ES
dc.subjectErrusiar Konstruktibismoaes_ES
dc.titleArtea eta bizitza ehunduz: Bauhaus eta Errusiar Konstruktibismoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-03T07:30:41Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister113519-841748-09
dc.identifier.gaurassign114444-841748


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record