Show simple item record

dc.contributor.advisorDiaz de Gereñu Lasaga, Leire
dc.contributor.authorSuberbiola Zumalde, Igor
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T15:45:04Z
dc.date.available2022-03-07T15:45:04Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55753
dc.description32 p. -- Bibliogr.: p. 28-32
dc.description.abstractEuskal Ikasketetako Gradu Amaierako Lan honen helburua, bigarren hezkuntzan euskararen irakaskuntzarako oinarri eta irizpide teoriko-pedagogikoak arakatzea da. Euskal eskolak euskaraz bizitzeko gai izango diren ikasle eleaniztun proaktiboak hezteko eginkizunari eraginkortasunez erantzun behar diola aintzat hartuta, EAEko hezkuntzaren markoan euskararen didaktikak egun dituen erronka nagusiak jorratuko ditugu. Nahiz bigarren hezkuntzan euskaraz ikasten duen ikasleen kopuruak gora egin eta euskal eskolak inoiz baino ikasle euskaldun gehiago sortzen dituen, azken urteetako ikerketa soziolinguistikoek ikasleen eskolaz kanpoko euskararen erabileran geldiunea eta are atzerakada dagoela iragartzen digute. Egoera horren hondoan leudekeen arrazoiak aztertu eta aurrera begira aintzat hartzeko irizpideak bilatzea izan da gure bulkada nagusia lan hau egiterakoan, euskararen biziberritze prozesuan eskolak duen funtzioaz jabetuta. Gogoeta horretan sakontzeko, honako ibilbidea egin dugu, bi ataletan: hasteko, lehen atalean, ikuspegi soziolinguistikotik, ikasle nerabeen hizkuntzarekiko atxikimenduaz eta euskararen erabileraren egoeraz nahiz zailtasunez ari diren ikerketen emaitzak jorratu ditugu; behin oinarri hori ezarrita, bigarren atalean, bigarren hezkuntzan hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako hobetsi beharreko oinarri pedagogikoei buruzko ikerketetan murgildu gara. Lehen atalean, eskolako heziketa soziolingustikoaren erronkei eskainitakoan, testuinguru diglosiko desorekatuan euskarak, minorizaturiko hizkuntza den heinean, hezkuntza arloan dituen behar bereziak aztertu ditugu. Ondorioztatu dugunez, ikasleengan euskararen aldeko jarrera proaktiboak elikatzeko, ezinbestekoa da bigarren hezkuntzan eduki soziolinguistikoa berariaz lantzea. Heziberri EAEko eskola-curriculumean bertan xedatzen da egoera soziolinguistikoaz gogoeta egitea beharrezkoa dela, hizkuntza-aniztasunarekiko eta euskararen normalizazio-prozesuarekiko jarrera positiboa elikatzeko ikasleen artean. Horregatik ere, eleaniztasunari buruzko gogoeta hizkuntza gutxituak erdigunean jarriko dituen kulturarteko ikuspegi batetik egiteko erronkan sakondu dugu. Bestalde, datozen urtetako lehentasunezko erronka hizkuntzaren ezagutzatik erabilerara doan jauzian kokatu dugu. Eta euskararen erabilera areagotzeko bideen bila, ikuspegi didaktikotik eskolak ahalmen komunikatiboak ontzeko egin behar lukeen ekarpenaz zenbait ondorio finkatu ditugu, hala nola: ahozkoaren irakaskuntza indartzeko erronka, ikasleen askotariko gaitasun diskurtsiboak hobetzeko; edota bigarren hezkuntzan hizkera informalak lantzeko erronka, gazteen euskarak alor horretan dituen behar bereziak asetzen saiatzeko eskolatik. Bigarren atalean, hizkuntzaren didaktikaren erronkei eskainitakoan, bigarren hezkuntzan euskararen didaktikak dituen beste funtsezko erronka batzuk aztertu ditugu: lehenik, hizkuntz gaitasunak eta jakintza-arloen edukiaren ikaskuntzaren artean dauden loturez aritu gara, ikasgai guztiak baitira ikasleak euskaraz trebatzeko aukera ; ondoren, hizkuntzaren ikuspegi soziodiskurtsiboaren garapenaz jardun dugu, horrek baliabide linguistikoak, diskurtsiboak eta soziolinguistikoak uztartzea ahalbidetzen duelako ; eta, azkenik, hizkuntzen trataera integratuak dakarzkigun erronkez aritu gara, gaitasun metalinguistikoak elikatzeko, hizkuntzen arteko transposizio didaktikoak bideratzeko eta praktika translinguistikoak sustatzeko dituen onurak nabarmenduz. Guztiarekin, ondoriozta liteke euskararen irakaskuntza agertoki berri baten aurrean aurkitzen dela EAEko heziketaren markoan, non hizkuntzaren alderdi soziologikoen eta didaktikoen arteko lotura indartzeko beharra lehentasunezko erronka gisa ageri den.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskararen didaktikaren erronkak bigarren hezkuntzanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-18T06:17:33Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister115034-309106-09
dc.identifier.gaurassign114152-309106


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record