Show simple item record

dc.contributor.advisorSanz Villar, Zuriñe ORCID
dc.contributor.authorZubero Pérez, Naia
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T14:59:57Z
dc.date.available2022-03-08T14:59:57Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55774
dc.description54 p. -- Bibliogr.: p. 29-30
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honetan ingelesetik itzuli diren hiru ikus-entzunezko produktuetan azaltzen den hizkera tabuaren analisia egingo da, eta ondoren euskaraz nola itzuli den aztertuko da. Gure kasuan, aztergaiak Apocalypse Now, Snatch eta Gran Torino izango dira, hiru hamarkada ezberdinetan itzulitako filmak direlako, eta horregatik itzulpen estrategien eboluzioa aztertzeko baliagarri izango direlako. Beraz, helburu nagusia hiru hamarkada horien artean hautatutako produktuen itzulpenetan alderik dagoen egiaztatzea izango da, batez ere itzulpen tekniken erabileran, baina baita hizkera tabuaren parte diren terminoak itzultzeko edo ezabatzeko joera dagoen aztertzea ere, eta itzultzen badira, terminoen izaera mantendu edo aldatu egiten den ikustea. Ikus entzunezko produktuen industriak, orokorrean, eta zinemak, zehazki, inoiz baino garrantzi handiagoa du gizartearen entretenimenduan. Filmek argi islatzen dute askotan gizarteak hitz egiteko duen era, jendeak askotan erabiltzen baitu hizkera tabua lagunartean eta eremu informalean. Chaumek (2004) ahozkotasun prefabrikatua terminoa proposatu zuen ikus entzunezko produktuetan erabiltzen den hizkera hori izendatzeko. Testu horiek aurretik idatziak eta prestatuak daude, baina hala ere, ahoz esatean sinesgarriak dirudite, eta ikusleak ahozko diskurtso natural gisa har ditzake arazorik gabe. Zubillagak (2013) dioen bezala, euskara hizkuntza misto bat da, hizkera informalak gaztelania hartzen duelako harrobitzat, eta hiztunek bi hizkuntzen nahaste bat erabiltzen dute eremu informalean. Hizkera hori arazo bat izan daiteke itzultzailearentzat, eta azken horrek askotan erabaki beharko du nola jokatu: euskarak berak dituen elementuak erabiliz bakarrik itzultzea, edo errealitatean gertatzen den bezala beste hizkuntza batzuen elementuak ere hartzea. Beraz, eta lehen esan bezala, ikerlana ikus-entzunezko testuetara mugatu da, arlo horretan ageri baita gehienbat hizkera mota hau. Lehenik eta behin, ikus entzunezko itzulpenaren inguruko bibliografia landuko da. Zehazki, ikus entzunezko itzulpena, bikoizketa eta hizkera tabua landuko dira, eta azken zati horren barruan hizkera tabua sailkatzeko kategoria batzuk eta termino horiek itzultzeko teknikak aurkeztuko dira. Bigarrenik, aztergaien analisia bukatu ondoren, lortutako emaitzak eman eta aztertu egingo dira. Ondoren, emaitzetatik ateratako ondorioei helduko diegu, eta lanarekin bukatzeko, lanean zehar erabili den bibliografia bilduko da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbikoizketaes_ES
dc.subjectikus-entzunezko itzulpenaes_ES
dc.subjecthizkera tabuaes_ES
dc.subjecteuskarazko bikoizketaes_ES
dc.titleHizkera tabuaren itzulpena euskarara bikoiztutako ikus-entzunezko testuetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-03T07:30:43Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes_ES
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister113494-876224-09
dc.identifier.gaurassign114358-876224


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record