Show simple item record

dc.contributor.advisorUsabiaga Urcola, Juan José ORCID
dc.contributor.authorIruretagoiena Goikoetxea, Leire
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:04:06Z
dc.date.available2022-03-08T15:04:06Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55776
dc.description35 p. : il.-- Bibliogr.: p.31-35
dc.description.abstractTradizio bizantziarraren arabera, Konstantinoplako Hodegon elizako Hodegetria ikono mirarigilea —etimologikoki, Bidea seinalatzen duena— San Lukas ebanjelariak margotu zuen eskuz, Ama Birjina, Jesus haurtxoa magalean hartuta, aurrez aurre zuela. Elezaharrei jarraiki, V. mendean bidali zuten ohol pintatua Jerusalemdik Konstantinoplara, garrantzia handiko erlikia kristauen pare. Ikonoari harrera emateko, Hagia Sophia eta enperadore-enperatrizen Jauregi Handitik gertu, Hodegon izeneko monasterioa eraiki zuten orube sakratuan: itsuak senda zitzakeen urmael mirakulutsu baten alboan, hain zuzen ere. Hodegetria ikonoa San Lukasek eginikoa zenez gero, Bizantziar Inperioaren hiriburura ailegatu bezain pronto agertu zuen mirariak sortzeko ahalmena: eriak sendatuz ez ezik, orokorrean, gaitz oro uxatu eta konstantinoplatarrak etsaiengandik babestuz (guda, izurriak...). Hala, denboraren poderioz, nabarmen hazi zen Hodegoneko Hodegetria ikono mirarigileari lotutako gurtza, harik eta bizantziarren egunerokotasunaren ardatz bihurtu zen arte. Izan ere, etxeko gurtza pribatuaren eremuaz eta gurtza publikoaren espazio sakratuaz (Hodegon eliza) haraindi, noiznahi hiriko kaleak hartzera heldu zen: Konstantinoplako ekitaldi erlijioso eder eta itzelenak ziren prozesioen bidez (lekuko historikoen hitzetan). Hasiera batean, egutegi erlijiosoak edo gertakari seinalatuek (garaipen belikoak, tronuratzeak...) markaturiko jaiegun berezietan ospatzen ziren prozesioak, laster, baina, astero-asteroko ohitura bihurtu ziren: hain zuzen, preseski azoka eguna egokitzen zen astearteetan ekin zioten ikonoa Hodegon elizatik atera eta hiriaren erdiguneko plaza zein kale nagusietan barrena omentzeari. Modu horretara, errituak irauten zuen artean, bizantziarren sinesmenean miragarriak ziren ordu horietan, hiriko espazio guztiz profanoa eszenatoki sakratu erraldoi bihurtzen zen. Ikusmenaren esperientziaren mugetan koka genezake konstantinoplatarrek egunerokotasunean bizi zuten ekitaldi hura, ikonoek barruan daramaten (lurraren eta zeruaren arteko) bitartekari edo irudi bizien esanahi eta izaerari lotutako esperientzia sinestesikoak, ikuspen espazialak bezalaxe, ahalbidetzen baitzuten zerutiarra, ikusezina dena ikusgarri, hautemangarri bihurtzea fededunen aurrean. Testuinguru horretan konpreni daitezke, Hodegoneko Hodegetria ikonoaren prozesioek irauten zuten artean, era ziurrean gertatzen ziren mirariak. Ikonoklastiaren garaian, 843ko Ortodoxiaren Garaipena Hodegoneko Hodegetria ikonoarekin harremandu zuten, ikonoduloentzat San Lukas lehen ikonogile modura aldarrikatzea argudio erabakigarria izan baitzen. Momentu historiko hori, hortaz, giltzarri da Hodegetria ikono mirarigilearen bilakaeran, gerora begira ez ezik, baita atzera begirakoan ere. Legenden eta Historiaren bidegurutze edo elkargunetzat har baikenezake. Izan ere, mundu ortodoxoan egun mantentzen den sinesmen herrikoiean, —1453ko Konstantinoplaren erorialdian desagertu izan ez balitz— jatorrizko Hodegoneko Hodegetria ikonoak ia bi mila urteko antzinatasuna izango baluke ere, berauen berri ematen duten testigantza historiko gehienak IX. mendetik aurrerakoak dira; irudi sakratuen arrakastaren ostekoak, alegia. Hain justu, irudien teoria bizantziarra bera ere, ikonoduloek ikonoen gurtza defendatzeko zuten premiaren harira sortu zela pentsatzen da. Baliteke, ordura arte artelan edo idazkietan ez jaso arren ahozko tradizioz transmititu izana. Nolanahi ere, Hodegoneko Hodegetria ikono mirarigilearen gurtza (eta hari lotutako iruditegi sinbolikoa) ikonoen arrakastaren testuinguru horretan finkatu zen. Finkapenak, jakina, —hau da, Hodegetria ikonoaren jatorria, berezko ezaugarriak, iraganeko gertakariekin lotutako mirariak eta, batez ere, Ortodoxiaren Garaipenarekin zuen lotura hitzez eta irudiz jaso izanak— Hodegoneko irudi mirarigilearen gurtzaren hedapen eta ospearen bermea ekarri zituen. Hortik letorke aipaturiko Hodegoneko Hodegetria ikonoaren dimentsio publikoaren zabaltasuna: etxeak, elizak eta kaleak hartzen zituena prozesioak zirela eta. Ospearen gailurra edo seinale argiena XII. mendean Konstantinoplako palladiuma izatera heldu izana litzateke, izendapen horrek Inperio Bizantziarraren osotasunaren zaindari nagusitzat aitortu zutela esan nahi baitu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectikono mirarigileakes_ES
dc.subjectHodegetria
dc.subjectKonstantinopla
dc.subjectHodegon
dc.titleHodegoneko hodegetria ikono mirarigileaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T07:58:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister112581-875084-09
dc.identifier.gaurassign114488-875084


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record