Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorPermach Agirre, Izei
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:23:07Z
dc.date.available2022-03-08T15:23:07Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55784
dc.description35 p. : il. -- Bibliogr.: p. 33-35
dc.description.abstractLan honen helburua XI. mendeko Zaraitzu haraneko gizarte arkitektura aztertzea izan da. Asmo horrekin Leireko Becerro Antiguo izeneko kartulariora jo dugu. Hain zuzen, bertako agiriak jasota daude Ángel J. Martín Duquek 1983an egindako Leireko dokumentazioaren edizioan. Horrez gain, kartularioan bertan bada haranari dagokion agiri multzo bat, monjeek identifikatutako harreman-sare bat adierazten diguna. Bertakoak dira, beraz, gure bilduma osatu duten hamar agiriak, funtsean, bi errege dohaintza salbuetsita1 , XI. mendeko Zaraitzuri dagozkion guztiak. Abiapuntu gisa, agiri horietako bat hartu dugu, 1072. urtekoa, autore ezberdinek garaiko gizarte egitura azaltzeko erabili izan dutena. Gure xedea dokumentuan biltzen den lekuko eta bermeen zerrendak ezkutatzen duen tokiko gizartean sakontzea izan da. Izan ere, sarritan aipatu izan da haran-mailako antolaketaren harira, iparraldeko herrien nagusitasuna eta hegoaldekoen bigarren mailako rola. Hala ere, egindako ikerketaren bidez gai izan gara komunitatearen bihotza osatzen zuen eremua zehazteko. Hortaz, Eskaroze, Jaurrieta, Orontze eta Espartza dira nabarmendu ditzakegun lau herriak, agirietako kideen presentzia esparru horretan zehar hedatzen baitzen. 1072ko kideak haraneko pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren baieztapenetik haratago joanda, nagusigo sozialaren osagaiak zeintzuk ziren zehaztu dugu: 1) Leirek interes-gune gisa identifikatu izana. 2) Monasterioen inguruan antolatzeko joera. 3) Monasterioek, sarobeek eta gainerako jabetzek osatutako ondarea. 4) Dohaintzen bidez Leireri lotzeko ohitura. 5) Ordezkaritza lanak eta kanpo eragileekiko loturak, dohaintzen eta salerosketen bidez sustatuak. 6) Ondorengotzari dagokionez, ondarearen zatiketa ekiditeko estrategien zantzuak. Berezitasuna da, ordea, agirietako gizabanakoen gehiengoa, hegoaldean ez bezala, ez zela jaun gisa izendatzen. Era berean, aipagarria da, tokiko elite horren garrantzia ez zela mugatzen haranaren esparrura, nahiz eta bitartekari rola bereziki nabarmena izan goi-mendietako baliabideei zegozkien auzietan. Oro har, egindako ikerketari esker, Zaraitzu haraneko gizarte antolaketaren eta nagusigo sozialaren erretratu zehatzago bat osatu ahal izan dugu, tokiko jabetzak eta harremanak islatzen dituena. Bestalde, ikerketa osatzeko, nabarmendutako ezaugarri nagusiak Nafarroa erdialdeko eta IX. mendeko Bretainiako ereduekin alderatu ditugu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectNafarroaes_ES
dc.subjectPirinioak
dc.subjectZaraitzu
dc.subjectXI. mendea
dc.subjecttokiko gizartea
dc.titleKomunitate piriniotar baten hastapenetan: Zaraitzu haraneko tokiko gizartea XI. mendeanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T06:35:27Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister113292-883114-09
dc.identifier.gaurassign114284-883114


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record