Show simple item record

dc.contributor.advisorManterola Agirrezabalaga, Elizabete ORCID
dc.contributor.authorAtxa Palacios, Jone
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:40:37Z
dc.date.available2022-03-08T15:40:37Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55793
dc.description40 p. -- Bibliogr.: p. 28-29
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honen helburu nagusia Bécquerren "Los ojos verdes" izeneko kondaira euskaratzea izan da. Baina itzulpenaz gain, lan honek itzuli baino lehenagoko lanketa eta itzuli bitarteko hainbat hausnarketa ere biltzen ditu. Izan ere, testu bat itzultzeak berarekin dakar hainbat erabaki hartzea, eta horretarako beharrezkoa da aukera desberdinak aztertzea eta baloratzea, eta hautua kontzienteki egitea. Bécquer oso idazle ezaguna da hainbat motatako testuak idatzi baititu. Kondairez gain, hainbat lan ezagun idatzi ditu prosan, hala nola "Desde mi celda" bildumako gutunak, eta poesiari dagokionez ere fama eta garrantzi literario handia dute haren errimek. Beraz, nahiz eta itzulgaia prosaz idatzitako kondaira bat izan, idazleak zituen beste gaitasunek ere eragina dute, horiei esker baliabide ugaritasun handia duelako. Hortaz, kondaira honetan erabiltzen diren errekurtsoak identifikatzea garrantzitsua da horiek sortzen duten efektua itzulpenean islatzen saiatzeko. Hori dela eta, itzulpenari heldu baino lehen, Bécquerri eta bere lanean eragina izan duten mugimendu kulturalei buruzko hainbat datu emango dira testuingurua ezagutzeko eta, jarraian, itzulgaia osatzen duten elementu garrantzitsuenak identifikatu eta ondo ulertzeko jatorrizko testua eta idazle beraren beste obra batzuekin duen erlazioa aztertuko dira. Segidan, Bécquerren zein lan euskaratu diren aipatuko da, eta itzulpenaren irakurle posibleei buruzko hausnarketa bat aurkeztuko da itzulpen estrategia orokor bat finkatzeko. Horren ostean, itzulpena bera aurkeztu eta itzulpen prozesuan zehar hartutako hainbat erabakiri buruzko informazioa emango da. Ondoren, lan honetatik ateratako ondorio nagusiak aurkeztuko dira eta, amaitzeko, lanean zehar aipatutako erreferentzia bibliografikoak. Aipatu beharrekoa da, Bécquer hain idazle ezaguna izanik haren obrak oso hedatuta daudenez, bertsio desberdinak aurkitu daitezkeela eta jatorrizkoaren bertsioaren arabera itzulpena ere desberdina izango dela. Horregatik, garrantzitsua da itzulpena egiteko jatorrizkoaren bertsio fidagarri bat izatea: hain zuzen ere, lan hau egiteko CervantesVirtual web orrian eskuragarri dagoen Bécquerren "Rimas y Leyendas" lanetik hartu da kondaira, eta eranskin gisa gehitu da lan honen amaieran. Era berean, eranskin gisa gehitu dira lanaren laugarren atalean aipatutako Bécquerren errimak, lan honetako itzulgaiarekin duten loturagatik.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectliteratur itzulpenaes_ES
dc.subjectgaztelania-euskara
dc.titleLiteratur itzulpena: Bécquerren "Los ojos verdes" kondairaren euskararako itzulpena eta analisiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-01T07:54:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes_ES
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister112975-871422-09
dc.identifier.gaurassign113966-871422


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record