Show simple item record

dc.contributor.advisorOtaegi Imaz, María Lourdes ORCID
dc.contributor.authorBeloki López, Ane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:51:27Z
dc.date.available2022-03-08T15:51:27Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55800
dc.description42 p. -- Bibliogr.: p. 29-32
dc.description.abstractLiteratura deritzogun testu multzoaren baitan, emakumearen errepresentazioa beti izan da estereotipatu eta markatua: ama, maitalea, etxeko andrea, emaztea, aingeru idealizatua, ala bestela, femme fatale, gizona galzorira eramango duen emakaitza, gaixoa, histerika, eroa… Gizonen posiziotik irudikaturiko “bestea”. Virginia Wolfek iradoki zuen moduan, “norbere logela”rik gabeko emakumeek lan handia egin behar izan dute idazle bilakatu eta beren buruaz mintzatzeko: lehendabizi, espazio bat lortu ordura arte gizon ikasiena soilik izan den mundu batean. Jarraian, emakumeen inguruan eraiki diren ideal edo iruditegi negatiboekin hautsi behar izan dute, eta azkenik, eurak benetan errepresentatuko dituen ahots propio femenino bat eraiki. Literaturaren baitan aitorpena eta errekonozimendua eskuratzea aski zaila gertatzen ari da, ordea, eta gizonek idatziriko literaturaren balorazio irizpideen arabera behar bezalako kalitaterik ba ote duten zalantzaz ikusten da. Kritikaren alorrean aitorpen hori lortzeko helburuaz, euskal literatura garaikidean Miren Agur Meabe idazlearen ekarpen lirikoaz dihardu Gradu Amaierako Lan honek, obra segida sendoa eskaini duen sortzailea denez, eta harrera kritikoak nahiz sariek eskuratu dioten lekua irabazia duenez euskal sistema literarioan. Izan ere, idazle garaikideen inguruko ikerketa akademikoen arloan, ez du lekeitiarrak merezi bezalako arretarik, bere adin eta mailako idazle gizonezko idazleekin alderaturik. GrAL honetan, beraz, lehenik emakume poeten historiaz eta iberiar penintsulako poeten ekarpenaz informazio testuinguratzailea bildu ondoren, euskal emakume poetez arituko gara eta haien artean Miren Agur Meabek hartzen duen lekuaz. Ondoren, gure ikerlanaren corpus gisa, Meaberen poesiaren emaitza diren lau liburuak hautatu ditugu, eta haiei buruz izandako harrera kritikoa bildu ondoren, zenbait ezaugarri liriko nabarmenduko ditugu, darabiltzan gaien artean zenbait gune garrantzitsu landuz. Horiexek osatuko dute gure azterlanaren materia nagusia. Bestalde, erreferente konparatibo gisa, gaztelaniazko emakume poesia garaikidean kideko sumatu diren poeten lanei buruzko ikerketak baliatu ditugu, euskal esparru kritikoan dagoen hutsunearen osagarri. Azkenik, ikerketa lan horren emaitza nagusiak sintetizatu ditugu ondorioen atalean, egileari buruzko ezagutzan eta balioztapenean ekarpen apala egin nahiz, izan ere, lan honen lehen eragozpen nagusia erreferentzia kritikoen falta izan baita.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectemakumeen poesiaes_ES
dc.subjectMiren Agur Meabe
dc.subjectahots propioa
dc.subjectgorputza
dc.subjectgenealogiak
dc.titleMiren Agur Meaberen poesia: ezaugarriak eta gaiakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T06:52:03Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister112617-873428-09
dc.identifier.gaurassign113792-873428


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record