Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorAbaigar Antoñana, Edurne
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:55:42Z
dc.date.available2022-03-08T15:55:42Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55803
dc.description45 p. : il.-- Bibliogr.: p.34-35
dc.description.abstractLan honetan Nafarroako konkistaren 500. urteurrenak memoria kolektiboan izandako eragina aztertu dut. Xede horrekin, Nafarroako eta EAEko gizarte-paisaian aurki daitezkeen iraganeko ikurrak (Arrano Beltza, Amaiurko monolitoa, Nafarroako kateak..) hartu ditut abiapuntutzat. Sinbolo horiek memoriaren eta historiaren arteko zubiak diren heinean, lan honen ikerketa-objektu gisa finkatu ditut. Horiek aztertzeko lehen urratsa, inkesta bat gauzatzea izan da, ikur horien irudikapen soziala ezagutzea ahalbidetu duena. 2012. urtea inflexio-puntu gisa hartu nuen, konkistaren 500. urteurrenaren harira ospatutako ekimen guztiengatik. Testuinguru horretan, aurretik zetozen esparru kontrajarriak -navarrismo españolista eta navarrismo vasquista - mantendu ziren arren, bestelako ekimenek lan handia egin zuten gertakizun historiko hau gizarteratzeko. Horietako bat Ezker Abertzaletik sortutako 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena izan zen 2012-2013 urteen bitartean gauzatua, hitzaldiak, ekitaldiak, kontzertuak etab. antolatu zituena. Urte horretatik aurrera ikurren areagotze bat antzematen da bi esparru publikoen bitartez: San Ferminetako txupinazoa eta Sadar estadioa. Horietan Nafarroako Erresumarekin lotutako ikurrak presentzia hartzen joan dira azken urteetan. Era berean, gizarte-paisaian, gazteei lotutakoan, batez ere, ikus daitezkeen ikurren azterketa esanguratsua izan da: musika, tatuajeak, janzkera eta sare sozialak. Arlo horretan, esanahi historiakoari erreparatuz gero, hainbat kontraesan identifikatu ditut, eta horiei azalpen bat ematen saiatu naiz. Egindako azterketaren bidez, memoria kolektiboak zenbait gertakizun historiko (kasu honetan 1512. urteko konkista) gaur egungo helburu politikoak lortzeko (edo argudiatzeko) gidoian txertatzen dituela ikusi da. Memoria horren eraikuntza prozesuan hainbat erabaki hartu behar dira: zer oroitu, zer ahaztu eta loriatsua edo lotsagarria denaren artean erabaki. 2012. urtean Nafarroa Bizirik sortu zen moduan, 2021ean, Nafarroa Altxa sortu da, Noaingo Batailaren 500. urteurrenaren harira, Nafarroaren eta Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza aldarrikatzeko. Aurretik aipatutako kontraesanekin lotuta, zenbait paradoxa aurki daitezke, esaterako, konkistaren garaianNafarroako erreinuaren parte ez ziren lurraldeak (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) barne hartzea. Horrez gain, ikurren erabilerak esanahi historikoa nahasteko gaitasuna duela azpimarratu nahi izan dut, gaur egun ikur bati ematen zaion interpretazioa kontraesankorra izan daitekeelako, jatorrizkoarekin alderatuz gero. Guzti horrek osatzen du memoria kolektiboa, eragin ideologiko ukaezina duena. Ordea, nahasketak eta gaizki-ulertuak sor ditzake diskurtso historikoa alboratzean. Azkenik, hurrengo belaunaldiei helaraziko zaien historia baldintzatuta egongo den kezka plazaratu da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectNafarroaes_ES
dc.subjectmemoria kolektiboa
dc.subject1512 500. urteurrena
dc.subjectgizarte-paisaia ikurrak
dc.titleNafarroako konkistaren 500. urteurrenaren eragina memoria kolektiboan: iraganaren ikurrak gizarte-paisaianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T06:35:23Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister113294-894101-09
dc.identifier.gaurassign114280-894101


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem