"Odolekoak": gerraosteko emakume-irudikapenak eta amatasuna aztergai
Fecha
2022-03-08Autor
Irazoqui Álvarez, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lana burutzeko, beraz, "Odolekoak" eleberria hartu dugu oinarri gisa eta honen azterketan
sakondu dugu. Konparazioa egiteko erabili ditugu, aldiz, Yoseba Peñaren "Hariak" (2018),
Txema Garcia-Vianaren "Pentaedroa" (2019) eta Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko
ordua" (2016), nahiz eta azken eleberri hauen analisia, lan honek izan behar dituen
ezaugarriengatik Odolekoakena baino motzagoa izango den.
Aztergai dugun eleberria Gerra Zibileko testuinguru politiko eta sozialetik abiatzen denez, lehenengo Espainiako Gerra Zibilean garatu ziren emakumeen errepresentazioak eta hauen egoera aztertzeko, Mary Nash-ek zuzendutako "Represión, resistencias, memoria. Las mujeres bajo la dictadura franquista" (2013) lana hartu dugu oinarri gisa. Dena den, eleberria Iruñean kokatzen denez, testuingurua gehiago zedarritu eta, adibidez, euskal nazionalismoan eman den emakumearen iruditegia aztertzeko Nerea Arestiren lanaz (2014) baliatu gara, eta Aritza Saenz del Castillok (2018) azterturiko Arabako prentsa tradizionalistak aldarrikatutako emakume eredua ere erabiliko dugu, bando desberdinetako emakumearen iruditegia sakonago ezagutzeko helburuarekin.
Aztergaia literatur lana izanik, Gema Lasarteren "Pertsonaia protagonista femeninoen
ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean" (2011) tesia oinarri hartu, eta bere bost aztergaietatik gure lanean esanguratsuak diren hiru hautatu ditugu: memoria eta modus autobiografikoa, amatasunaren gaineko diskurtsoak eta emakumea eta nazioa.
Azterketa hau egiteko trama eta pertsonaiak hartuko ditugu kontuan, narratologia feministak aldarrikatu bezala (Lanser, 1996), eta amatasunari eta emakumeen
errepresentazioei erreparatuko diegu nagusiki.
Jarraian, Peñaren "Hariak" (2018), Garcia-Vianaren "Pentaedroa" (2019) eta Uriberen
"Elkarrekin esnatzeko ordua" (2016) eleberrietan aipaturiko gaiak nola jorratu diren
bilduko dugu, eta, azkenik, ondorioak eta erabilitako bibliografia eskaini.