Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Murga, Fernando ORCID
dc.contributor.authorNatxiondo Etxebarria, Mikel
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T16:59:08Z
dc.date.available2022-03-08T16:59:08Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55828
dc.description33 p. -- Bibliogr.: p. 32-33
dc.description.abstractLan honen helburua euskarazko tira markatzailearen deskribapena egitea izan da. Horretarako, lehendabizi, diskurtso markatzaileak zer diren ikusi eta mezuaren interpretazioan duten eraginaren araberako multzoetan sailkatu ditugu. Horien artean, aztergai dugun tira partikula berbaldi markatzaileen artean dagoela ikusi dugu. Gainera, gehienbat ahozkotasunari lotutako erabilera duela ikusi dugu, eta behin baino gehiagotan nabarmendu dugu partikula honen esanahia ez dela denotatiboa, prozedurazkoa baizik; hau da, diskurtsoa antolatu eta diskurtsoaren interpretazioan eragitea da bere funtzioa. Jarraian, deskribapen lanari ekin diogu eta, lan hori aurrera eramateko, gaztelaniazko lan batean oinarritu gara; hain zuzen ere, Gramática descriptiva de la lengua española lanean argitaratutako Martín Zorraquinoren eta Portolés Lázaroren Los marcadores del discurso atalean. Bertan egindako gaztelaniazko bueno eta bien markatzaileen deskribapenaz baliatu gara tira markatzaileak izan ditzakeen funtzioak aztertzeko, eta horiek oso ugariak izan daitezkeela ikusi dugu. Izan ere, horien barnean hiru funtzio nagusi nabarmendu ditugun arren -funtzio deontiko modala, funtzio besteratzailea edo alteratzailea eta funtzio metadiskurtsiboa-, begi-bistan geratu da partikula hau erabilera jakin batera mugatzea oso zaila dela, bere erabilera aniztasuna dela eta, sarritan funtzio horien arteko muga oso lausoa izango baita. Funtzio horien arteko lehenari dagokionez, tira markatzailea zuzentzezko esaldien aurrean hizlariak solaskidearen proposamena, eskaria edo agindua onartu ala alboratzeko erabiltzen dela ikusi dugu. Gainera, kortesia positiboa indartzen duela ere ikusi dugu, solaskideak hizlariarekiko duen irudi positiboa mantentzeko. Bigarrenik, funtzio besteratzaile edo alteratzaileari dagokionez, tira markatzaileak hizlariak solaskidearekiko duen jarrera zein ikuspegia markatzeko duen gaitasunaz hitz egin dugu. Azkenik, markatzaile honek funtzio metadiskurtsiboa betetzen duenean elkarrizketa egituraketari egiten dion ekarpena aztertu dugu, bere barneko erabilera anitzei arreta jarriz. Bukatzeko, interesgarria iruditu zaigu markatzaile honek hizketa-ekintza desberdinetarako duen moldagarritasuna aztertzea eta, horretarako, zenbait ilokuzio-ekintzaren aurrean nola erantzuten duen ikusi dugu. Zehazki, adierazpena, proposamena, ohartarazpena, agindua, barkamena eskatzea eta zoriontzea izan dira aztertu ditugunak eta, kasurik gehienetan, tira-ren erabilera balekotzat jo dezakegula ikusi dugu. Hala ere, horretarako testuinguruak duen garrantzia handia dela ondorioztatu ahal izan dugu, sarritan markatzaile hau erabili ahal izateko beharrezkoa izango baita nolabaiteko aurrekariren bat egotea.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.title'Tira' markatzailearen deskribapenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-09-03T06:07:31Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister117744-609707-12
dc.identifier.gaurassign98644-609707


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record