dc.contributor.advisor | Lekue Gallano, José Antonio | |
dc.contributor.author | Lejonagoitia Garmendia, Maite | |
dc.contributor.other | F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA | |
dc.contributor.other | MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F. | |
dc.date.accessioned | 2022-03-10T17:46:58Z | |
dc.date.available | 2022-03-10T17:46:58Z | |
dc.date.issued | 2022-03-10 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/55855 | |
dc.description.abstract | [EUS] SARRERA: Goi mailako futbol taldeen helburu nagusiak errendimendu maila gorena izatea eta etorkizunean klubeko lehenengo taldean jokatzeko prest egongo diren jokalari gazteak garatzea dira. Hori lortu ahal izateko jokalarien disponibilitatea ahalik eta altuena izan behar da, eta beraz, lesioen prebentzioa ezinbestekoa da. Gure
kasuan, lesioen prebentzioaren alorrean beste pausu bat eman, eta aldagai biokimikoek lesio arriskuarekin duten harremana aztertu dugu.
HELBURUAK: Alde batetik, hainbat aldagai biokimikok denboraldian zehar duten bilakaera aztertu eta klubeko bost kategoria nagusientzako erreferentzia baloreak ezartzea dugu helburu. Bestetik, aldagai horiek lesio muskular, lesio artikular edo kontusio bat pairatzeko arrisku faktoreak izan daitezkeen aztertuko dugu. METODOLOGIA: 13 denboralditan zehar (2007/2008-2019/2020) Athletic Clubeko
emakumezko zein gizonekoen lehen taldeko futbolariei eta harrobiko hainbat jokalariri jarraipena egin zitzaien. Horretarako denboraldi bakoitzaren hasieran zein amaieran, era sistematikoan, odol analisiak egin zitzaizkien. Kasu batzuetan denboraldian zehar ere hartu zizkieten odol laginak. Horretaz gain, denbora tarte horretan izandako lesio guztiak erregistratu ziren. EMAITZAK: D bitamina da denboraldian zehar nabarmen fluktuatzen duen aldagai bakarra, erritmo zirkanuala jarraituz. Klubeko kategorien arteko desberdintasunak sexu artekoak dira batez ere, nahiz eta kasu batzuetan adinaren eragina ere antzeman daitekeen. Lesioei dagokienez, katabolismo proteikoa gailentzen denean lesio arriskua handiagoa da bai emakume zein gizonetan. Horretaz gain, D bitamina balio altuagoak direnean lesio muskular eta artikular bat pairatzeko probabilitatea handitzen da gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, D bitamina maila zenbat eta
baxuagoa izan orduan eta handiagoa da lesio muskular bat pairatzeko arriskua. ONDORIOAK: Klubeko jokalarien sexu eta kategoriaren araberako erreferentzia balio espezifikoak ezarri izana da lan honen ekarpen nagusia. Horretaz gain, katabolismo proteikoa gailentzen denean lesio bat pairatzeko arriskua handiagoa dela ikusi dugu. D bitaminaren inguruan lortutako emaitzak, ordea, kontrajarriak izan
dira. Horregatik etorkizunean alor honetan gehiago sakontzea interesgarria litzateke. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | aldagai biokimikoak | |
dc.subject | D bitamina | |
dc.subject | futbolariak | |
dc.title | Aldagai biokimikoen balioak eta lesio arriskua emakumezkoen zein gizonezkoen futbol profesionalean eta formakuntza futbolean. 13 denboralditako atzera begirako ikerketa. | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2020-04-20T17:10:46Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2020, Maite Lejonagoitia Garmendia | |
dc.contributor.degree | Fisioterapiako Gradua | es_ES |
dc.identifier.gaurassign | 96236-798978 | |