Crohn gaixotasunaren eragina helduen bizi-kalitatean: berrikuspen bibliografikoa
View/ Open
Date
2022-03-10Author
Estefanía Tobar, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera: Crohn gaixotasuna hesteetako gaixotasun kroniko mota bat da, digestio-aparatuko edozein eremutan hantura errepikaria, asimetrikoa, segmentuetan banatua eta transmurala eragiten duena. Normalean adin goiztiarrean diagnostikatzen da eta gaixotasunak pazienteen bizi-kalitatean eta eguneroko bizitzan eragina izaten du. Gaur egun behin betiko tratamendurik ez dagoenez, garrantzia eman nahi zaie Crohn gaixotasunak pazienteen bizi-kalitatean duen eraginari buruzko ezagutzei.
Helburua: SF-36 galdetegiaren bitartez, Crohn gaixotasunak helduen bizi-kalitatean duen eragina ezagutzea eta sortu ditzakeen desgaitasunak aztertzea.
Metodologia: Azterlan honen bilaketa bibliografikoa Pubmed datu-basean egin da. Ondoren, aurretik ezarritako barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatuz eta Joanna Briggs Institute-ak osatu dituen ebaluazio kritikorako tresnak erabiliz, ikerlanen irakurketa kritikoa egin da.
Emaitzak: Guztira 12 ikerlan aukeratu dira azterketa bibliografikoa aurrera eramateko. Oro har, gaixotasunak sortutako sintomek eragin negatiboa dute pazientearen bizi-kalitatean eta bere ongizate fisiko, psikologiko eta sozialean. Gainera, gaixotasunak lanerako desgaitasuna eta desgaitasun psikikoa eragin diezaioke pazienteari.
Ondorioak: Crohn gaixotasunak modu biopsikosozialean helduen bizi-kalitateari eragiten dio, SF-36 galdetegiaren bidez ikertzen denean. Gainera, gaixoak behartuta egon daitezke eritasuna dela-eta lanerako ezintasuna edo ezintasun psikikoa eskatzera.