Show simple item record

dc.contributor.advisorMuñoa Hoyos, Iraia ORCID
dc.contributor.authorVadillo Martínez, Ixone
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -LEIOA
dc.contributor.otherLEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-03-10T19:01:16Z
dc.date.available2022-03-10T19:01:16Z
dc.date.issued2022-03-10
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55866
dc.description.abstract[EU] Sarrera: Prozedura kardiako kirurgikoen areagotzeak eta praktika klinikoaren efizientziaren premiak arreta kardiakorako estrategia azkar eta seguruen ezarpena suposatu du. Hori dela eta, gaur egun “fast-track” protokoloak sortu eta erabiltzen dira, pazientearen errekuperazio goiztiarra helburu izanik. Ikusi da protokolo hauek pazienteek bentilazio mekanikoa jasaten igarotzen duten denbora murrizten dutela. Honekin batera, ikerketa berriek extubazio goiztiarrak ebakuntza osteko konplikazioen kopurua nabarmen murrizten duela ondorioztatu dute. Hala ere, protokolo hauek ezberdinak dira osasun zentro bakoitzean eta ondorioz, extubazio goiztiarra aurrera eramateko moduak ezberdinak dira. Hori horrela, prozedura honen estandarizazio eta protokolizazioa ezinbestekoa da. Helburua: Ebakuntza kardiakoak jasan eta gero, extubazio goiztiarraren ondorioz adin nagusiko pazienteek pairatutako konplikazioak eta onurak ezagutzea, eta horrekin batera, extubazio goiztiarra burutzeko denbora-tarte optimoa identifikatzea berrikuspen bibliografiko honen helburuak dira. Metodologia: Berrikuspen bibliografikoa burutzeko, bilaketa bibliografikoa Pubmed eta Web of Science datu baseetan egin zen. Artikuluen aukeraketarako hainbat barneratze- eta kanporatze-irizpide aplikatu ziren. Emaitzak: Bilaketa bibliografikoaren emaitza bezala 12 artikulu berrikusi ziren. Extubazio goiztiarra jasan zuten pazienteek heriotza-tasa, ospitaleratze denbora eta konplikazio-tasa baxuagoa izan zuten. Gainera, onura hauek extubazio-momentua ebakuntza osteko lehenengo 6 ordutan, 8 ordutan eta 12 ordutan burutzean identifikatu ziren. Ondorioak: Pazienteen extubazioa goiztiarra izateak ebakuntza osteko konplikazio orokorrak murriztu zituen. Zehazki, hobekuntza nabarienak, extubazioa ebakuntza osteko lehenengo 6 ordutan jasandako pazienteetan ikusi ziren. Hala ere, pazienteen egoera perioperatorioak ebakuntza osteko jasoeretan eragin zuzena dutenez, hauek kontutan izan beharreko irizpide bezala azpimarratzen dira. Keywords: cardiac surgery, early extubation, airway extubation.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectcardiac surgery,es_ES
dc.subjectearly extubation
dc.subjectairway extubation
dc.titleEbakuntza kardiako baten ostean, extubazio goiztiarra edo tradizionala? : Berrikuspen bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-20T11:08:20Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Ixone Vadillo Martínez
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign111706-876017


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record