Show simple item record

dc.contributor.advisorGravina Alfonso, Leyre ORCID
dc.contributor.authorGamboa Basterra, Naia
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -LEIOA
dc.contributor.otherLEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-03-10T19:06:50Z
dc.date.available2022-03-10T19:06:50Z
dc.date.issued2022-03-10
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55869
dc.description.abstract[EU] Sarrera: Osasunaren Munduko Erakundeak, 2020ko martxoaren 11n, Koronabirus gaixotasuna pandemia gisa adierazi zuen geroztik, ezarritako konfinamenduak, kalte psikologiko, fisiko zein sozialak nabarmen areagotu ditu, batez ere, giza talde kalteberenen artean, hots, patologia kronikoak dituzten pertsonak. Konfinamenduaren ondorioz, nabarmen areagotutako inaktibitate fisikoak eta elikadura ohitura ez osasuntsuek erakutsi dute, osasuneko ondorio kaltegarri anitzen indikatzaile adierazgarri direla hots, alterazio metabolikoen areagopena. Honek batez ere, Nahaste Mental Larridun populazioarengan ondorio negatiboak izan dituela baieztatzen da, bereziki, tratamenduaren jarraitasuna oztopatuz eta bizi ohitura ez osasungarrietan isladatuz, populazio orokorrarekin alderatuz neurri handiagoan eman direlarik. Gainera, gaur egungo gizarte patriarkatuek ezartzen dituzten genero desparekotasunek, nahaste mentalen igoerarekin erlazio estua dutela behatu izan da eta hortaz, elikadura ohitura osasungarri eta ariketa fisikoa burutzeak oztopo nabaria suposatzen du, etorkizuneko ongizate eta osasun egoera baldintzatuz. __Helburua: Nahaste Mental Larridun emakumeek sufritzen dituzten genero desparekotasunarekin harremandutako osasunaren desabantailak behatu ostean, Osasun Programa honen helburu orokorra, COVID-19 garaian, elikadura ohitura osasuntsua eta ariketa fisikoa sustatzea da, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Eguneko Ospitaleetako emakumeen artean. __ Metodologia eta Osasun Programaren garapena: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko 17 Eguneko Ospitaleetan asistentzia jasotzen duten Nahaste Mental Larridun emakumeak populazio dianatzat hartuta, genero desparekotasunak suposatzen dituen osasun desabantailak, eta gainera nahaste mentala izatearekin lotuta doazen arrisku faktoreak kontuan izanda, COVID-19 garaian bizi ohitura osasungarriak bereganatzeko ariketa fisikoaren eta elikadura ohitura osasungarrien sustapen programa bat garatuko da. Osasunaren Sinesmenen Modeloan oinarriturik, Osasun Programaren saioak 3 sinesmen ardatz gisa izanik garatuko dira; sentikortasunaren, ondorioen larritasunaren eta aldaketei esker lor daitezkeen onuren kontzientziazioa. Osasun Programaren saioak 4 helburu zehatz betetzeko xedearekin, 3 sail ezberdinetan sailkatu dira. __ Ebaluazioa eta jarraipena: Ebaluazioa jarraia izango da, programan parte hartuko duten profesionalen eta populazio dianaren partetik burutuko delarik. Ebaluazioa egitura, prozesua eta emaitzen ebaluazioan sailkatuko da. Azken hau, Osasun Programaren aurreko, amaierako eta 6 hilabetera ezarritako kontroleko datuak alderatuz gauzatuko da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/
dc.subjectelikadura ohiturakes_ES
dc.subjectobesitatea
dc.subjectgainpisua
dc.subjectCOVID-19
dc.subjectisolamendu soziala
dc.subjectgenero desparekotasuna
dc.subjectburuko nahastedun pertsonak
dc.subjectariketa fisikoa
dc.titleElikadura ohitura osasuntsua eta ariketa fisikoa sustatzen osasun mentaleko Eguneko Ospitaleetan: Emakumeei zuzendutako Osasun Programa COVID-19 garaianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-20T10:57:30Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)
dc.identifier.gaurassign112160-875833


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)