Show simple item record

dc.contributor.advisorGil Orozko, Susana María ORCID
dc.contributor.advisorEsain Castañares, Izaro
dc.contributor.authorHernando Manzano, Josune
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-03-10T19:16:26Z
dc.date.available2022-03-10T19:16:26Z
dc.date.issued2022-03-10
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55873
dc.description.abstract[EUS] Sarrera: Eskubaloian lesioak ohikoak dira, gehienbat emakumezkoetan eta sorbaldan. Lesio hauen inguruan ikerketa gehienak maila handiko jokalarietan egin dira; aldiz, elite mailan jokatzen ez dutenen arteko informazioa urria da. Horregatik, ikerketa honen helburua emakumezkoen zilarrezko mailako eskubaloi talde bateko lesioak denboraldi batean zehar ikertzea izan zen, lesioekin erlazionatuta egon zitezkeen parametroak identifikatzeko asmoz. Metodologia: Muskizko eskubaloiko emakume jokalari seniorrak 2018-2019 denboraldian zehar jarraitu ziren (n=12), denboraldiaren hasieran eta bukaeran honako aldagai hauek neurtuz: antropometria, esku-dinamometria, jaurtiketa abiadura, sorbaldaren balorazio muskular isozinetikoa, OSTRC galdetegia (the Oslo Sports Trauma Research Center Questionnaire), golen erregistroa eta lan-karga (entrenamendu eta partiduetako minutuak). Emaitzak: Esku-dinamometria testean, hobekuntza adierazgarria eman zen denboraldiaren hasieratik amaierara (p<0,001). Test isozinetikoetan, 240º/s abiaduran torke maximoan BE (barne errotazioa) eta bataz besteko potentzian BE, KE (kanpo errotazioa) eta KEBW denboraldian zehar okerragorantz joan ziren (p<0,05). Denboraldian zehar, 4 jokalarik sorbaldako lesioak izan zituzten eta beste horrenbeste atzamarretako lesioak, 3 jokalarik orkatiletako lesioak eta 2 jokalarik belauneko lesioak. Izandako lesioen eta indar isozinetikoaren zein lan kargaren artean ez zen erlazio adierazgarririk aurkitu. Orkatilako lesioak pisuarekin eta selekzioan egotearekin erlazionatu ziren. Esku-dinamometria eta ezaugarri antropometrikoen, lan-kargaren zein sorbaldako muskulu errotatzaileen indar isozinetikoaren artean erlazio estatistikoki adierazgarriak aurkitu ziren. Ondorioak: Denboraldian zehar esku-dinamometriako indarra adierazgarriki hobetu zen, bai esku nagusian (%19) zein ez-nagusian (%25), ziurrenik lan-kargaren eraginarengatik. Indar isozinetikoan BE zein KEan %2-5ko hobekuntza ez adierazgarria gertatu arren abiadura moteletan (%60º/s), abiadura arinetan (240º/s) %6-15ko okerragotzea eman zen. Hau aintzat hartuta, test isozinetikoa burutzerako orduan, zehazten diren ROM mugak aldagai erabakigarria izan daiteke. Lesiorik ohikoenak sorbaldakoak (%33), sorbalda gainkargan jartzen den giltzadura izanik, eta atzamarretakoak (%33), traumatismo akutuengatik gertatuz, izan ziren. Orkatilako (%25) eta belauneko (%16,6) lesioak oin bakarreko saltoengatik eta norabide aldaketengatik eman ohi dira, hurrenez hurren. Belauneko lesioen eta pisuaren artean erlazio estatistikoki adierazgarria aurkitu zen, beraz, pisua lesioekin erlazio handiena duen neurri antropometrikoa da. Lesioen eta beste aldagai batzuen arteko erlazioari dagokionez, ez ziren erlazio adierazgarririk aurkitu jaurtiketaren abiadurarekin, esku-dinamometriarekin, test isozinetikoekin, lan-kargarekin ezta jokalarien posizioarekin ere. Beraz, lesioen arrazoien inguruan ikerketa gehiago behar dira. Lesioen eta errendimenduaren arteko erlazioari dagokionez, selekzioan egon ziren jokalariek orkatilako lesio gutxiago izan zituzten. Agian selekzioan egon diren jokalariek propiozepzio eta kontrol-motore hobeagoa dute, orkatilako lesioen arriskua murrizten duena.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecteskubaloia
dc.subjectlesioak
dc.subjectsorbalda
dc.subjectbelauna
dc.subjectorkatila
dc.subjectatzamarrak
dc.titleEzaugarri morfofuntzionalen eta lesioen arteko erlazioa emakumezko eskubaloi jokalari gazteetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-04-20T14:15:31Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, Josune Hernando Manzano
dc.identifier.gaurassign95620-838885


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record