Show simple item record

dc.contributor.advisorSantisteban Tobarra, Leire
dc.contributor.authorCamba Silóniz, Patricia
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-03-11T16:45:15Z
dc.date.available2022-03-11T16:45:15Z
dc.date.issued2022-03-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55898
dc.description.abstract[EUS] Sarrera: Garun paralisia (GP) garuna garatzen dagoen aldian eman daitekeen gaixotasuna da. Garunean gertatutako lesio edo anormaltasunengatik eman daiteke; haien ondorioz, hainbat alterazio gerta daitezke, adibidez, martxa asaldua egotea. Arazo horrek GP duen pazientearen funtzionaltasuna mugatzen duen alderdia izanik, errebisio honen bitartez martxa entrenamendua GP gaixoaren funtzionaltasuna hobetzeko baliagarria den tratamendua den behatu nahi izan da. Metodologia: Errebisioa burutzeko lau data base desberdinetan bilatu ziren ikerketak eta aurkitutako artikulu guztien artean Gross Motor Function Classification System (GMFCS) I eta III artean sailkatzen ziren GP zuten umeetan martxa parametroak eta funtzio motor lodia neurtzen zituzten ikerlanak hautatu ziren. Emaitzak: Bilaketan lortutako artikulu guztietatik, zortzi ikerketa hautatu ziren, non martxa entrenamendu mota desberdinak aztertu ziren: errobot bidezkoa, zintan egindakoa, suspentsioan burututakoa, lurzoruan entrenatutakoa eta errealitate birtualaren laguntzaz egindakoa. Ikerlan guztiek, aztertutako martxa parametroen artean, martxa abiadura eta erresistentzia hobekuntza esanguratsuak adierazi zituzten entrenamenduaren ostean; baita funtzio motor lodiaren hobekuntza esanguratsuak ere. Eztabaida: Martxa entrenamendua GP duen pazientearen ibiltzeko ahalmena hobetzeko modu egoki eta segurua da, eta ondorioz, tratamendu egokia pazientearen funtzionaltasuna hobetzeko ere. Hala ere, ikerketa gehiago beharko dira GP funtzionaltasun maila bakoitzari gehien egokitzen zaion tratamendua zehazteko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgarun paralisia
dc.subjectmartxa entrenamendua
dc.subjectabiadura
dc.subjecterresistentzia
dc.subjectfuntzio motor lodia
dc.titleMartxa entrenamenduaren eragina garun paralisia duten ume eta nerabeen funtzionaltasuneanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T12:15:36Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Patricia Camba Silóniz
dc.identifier.gaurassign111778-830447


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record