Zahartzaroko suizidioarekin erlazionatutako arrisku faktoreak eta prebentzio fokuak: berrikuspen bibliografikoa
Fecha
2022-03-11Autor
Azcunaga Beitia, Irantzu
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU] Suizidio tasek gora egiten dute adinak aurrera egin ahala, izan ere, 65 urteko edo gehiagoko pertsonen hilkortasunaren 3. faktore nagusiena bihurtu da. Pubmed datu baseaz baliatuz, hainbat arrisku faktore aurkitu ziren adineko pertsonek buruaz beste egiteko: aurrekari psikiatrikoak, autonomia eta independentziaren gutxitzea, insomnioa, kontrol kognitibo pobrea, sexua, adina, hezkuntza maila baxua, egoera zibila, bakarrik bizitzea eta horrekin batera, bakardadea. Prebentzio foku moduan konexio sozialak sustatzea, psikoterapia, ariketa fisikoa bestelako lanekin konbinatuta, Lehen Mailako Arretan laguntza bilatzea eta profesionalak hezituak izatea azpimarratu ziren.