Show simple item record

dc.contributor.advisorIdarreta Galarraga, Julian
dc.contributor.authorAranguren Oquiñena, Asier
dc.contributor.otherF. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE
dc.contributor.otherJARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2022-04-13T14:34:11Z
dc.date.available2022-04-13T14:34:11Z
dc.date.issued2022-04-13
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56293
dc.description45 p. : il. -- Bibliogr.: p. 40-45
dc.description.abstractIndar entrenamendua aldagai desberdin askok osatzen dute. Horietariko bat serieen antolaketa edo konfigurazioa da. Serie batean ohikoena errepikapen guztiak modu jarrai batean egitea izaten da, serie tradizionala bezala ezagutzen dena. Aldiz, azken urteotan beste antolaketa desberdinak ikertu izan dira eta serie baten errepikapen horiek multzo txikietan (cluster) edo errepikapen isolatuetan (inter-repetition) banatu izan dira. Errendimendua mantentzeko eta nekea murrizteko cluster horien artean atseden txikiak txertatzen dira. Lan honen helburua clusterren inguruko bibliografia zientifikoa aztertzea eta ikerketen analisia egitea izango da. Ondorio orokor bezala esan daiteke clusterrak erabiltzea batezbesteko potentzia eta abiadura maila altuagoak eragiten dituztela. Bolumen altuagoekin lan egitea edo bolumen berdin baterako intentsitate altuagoekin lan egitea ahalbidetzen dute. Esfortzu pertzepzioa jaisten dute eta neke neuromuskularra atzeratzeko baliagarriak dira, odol laktato mailak eta energi sistema glukolitikoaren parte hartzea murriztuz. Ariketa baten teknika mantendu nahi denean eta errendimendu mekanikoa helburu denean clusterren aplikazioa gomendagarria da. Ikerketa gehienak potentzia eta abiaduran zentraturik daude, gehienak clusterren alde eginez. Autore gehienek 10-30 segunduko iraupeneko clusterrak erabiltzea gomendatzen dute. Hala ere, indar maximoaren garapenean eta hipertrofia arloan ez daude hainbesteko ikerketarik baina orain arte publikatutako ebidentziarekin baliagarriak izan daitekeela esan daiteke. Oraindik ikerketa gehiago behar dira clusterren efektuak zer nolako eragina duten aztertuz, batez ere modu kroniko batean zein eragin duten esan ahal izateko. Hori dela eta, etorkizuneko ikerketak intentsitate desberdinetara, iraupen desberdinetara eta sexu desberdinetara bideratuak egon beharko lirateke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleCluster metodologia indar entrenamenduanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-17T05:59:41Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
dc.contributor.degreeJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
dc.identifier.gaurassign115432-986471


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record