Show simple item record

dc.contributor.advisorMartínez de Santos Gorostiaga, Raúl ORCID
dc.contributor.authorRegaña Rincón, Jon
dc.contributor.otherF. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE
dc.contributor.otherJARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2022-04-13T15:26:56Z
dc.date.available2022-04-13T15:26:56Z
dc.date.issued2022-04-13
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56310
dc.description40 p. : il. -- Bibliogr.: p. 32-40
dc.description.abstractFutbola gaur egungo kirolik famatuenetarikoa da. Jende asko praktikatu egiten du, aldi berean pertsona asko kirol honen inguruan lan egiten dute. Futbolean beste kirol batzuetan bezala motrizistak aurki daitezke. Termino hau motrizitatearen praktikoa bezala definitu daiteke (Parlebas, 2001), motrizistak futbolaren barnean hainbat zeregin izan ditzakete, adibidez: entrenatzaile, errehabilitatzaile, prestatzaile fisiko… Beraz, motrizistak beste langile guztiak bezala jokalarien forma hoberena ateratzea bilatu egingo dute, gainera ere talde batean ahalik eta jokalari gehien erabilgarri izatea bilatu ere gingo dute. Motrizista baten betebeharrak aurrera eramateko, ezinbesteko da futbola ulertzea eta ezagutzea. Horretarako, praxiologia motorraren zientzia erabiltzea da egokiena. Praxiologia motorraren bitartez futbolaren barne logika aztertu daiteke. Barne logika aztertzean agerian uzten da nola futboleko sistema berak jokalariak lesionatzera eramaten ditu. Izan ere, futbolaren ezaugarrietako bat karga distantzia txikia dela da eta hau txikia izatean biolentzia handiagoa izaten da (Parlebas, 2001). Ezaugarri honek jokalarien arteko kontaktua handia izatea ekarri egiten du eta beraz, lesio zuzenen agerpena ematen da kirol honetan. Lesio zuzenak kontaktuagatik sortutako lesioak izango lirateke (Ueblacker, Müller-Wohlfahrt, & Ekstrand, 2015), adibidez: kontusioak, hematomak… Izan ere, futbolean ematen diren lesioen %40 txapelketetan eta % 30 entrenamenduetan suposatzen dute (Noya, Gómez, Gracia, Moliner, & Sillero, 2014). Lesio hauen aurrean ezin da gehiegi egin, izan ere futbol sistemaren parte direlako eta kirol honen arriskuenetariko bat direlako (Collard, 2002). Ordea, kirol honetako lesioak aztertuz gero, lesio ez zuzenak gero eta gehiago ematen direla ikus daiteke. Lesio ez- zuzenak kanpoko traumatismo zuzen influentzia gabe sortzen diren lesioak izango lirateke, adibidez: giharren ehun apurketa (Ueblacker, Müller-Wohlfahrt, & Ekstrand, 2015). Gainera, lesio ez-zuzen hauek lesio zuzenak ez bezala ez dute erlazio handirik barne logikarekin. Lesio ez-zuzen hauek erlazio handiagoa dute futboleko bai entrenamendu eta partidu kargekin. Gaur egun, elitezko futbol maskulinoaren bitartez ikusgarritasuna bilatzen da batik bat, horregatik gero eta suprajoko (Martínez de Santos, 2007) gehiago sortzen dira. Hauek partidu gehiago suposatzen dute jokalarientzat denboraldiro, errekuperazio denbora murriztuz eta nekea pilatuz. Hau dela eta, lesio ez zuzen gehiago sortzen hari dira azken urteotan, zehazki sortzen diren lesio guztien %60 partiduetan eta %70 entrenamenduetan izaten dira (Noya, Gómez, Gracia, Moliner, & Sillero, 2014). Lesio ohien artean gehienbat iskiotibial giharren apurketak ematen dira gihar lesioen %37 izanez (Ekstrand, Hägglund, & Waldén, 2011). Kasu honetan, motrizisten iskiotibial giharren apurketekin erlazionatutako eginbeharrak interesatzen dira, izan ere entrenamenduetan %4-ko handitasuna izan dute urtero azken urteotan, aldiz partiduetan %1,5-ko igoera izan dute (Ekstrand, Waldén, & Hägglund, 2016). Lesio honekin lan egiteko, oso garrantzitsua izango da futbolean izan duen eboluzioa eta arrisku faktoreak aztertzea. Zergatik ematen dira eta nola saihestu eta tratatu ahal diren motrizistaren beste egiteko bat da kirol honen barruan. Beraz, interesatzen dena lesio mota hau prebenitzeko motrizistek erabili ditzaketen metodo eraginkorrenak aztertzea izango da. Lehenik eta behin, aztertuz ze indikatzaileen bitartez tasatu daitekeen jokalariek lesio hau pairatzeko duten arriskua. Gero, lesio hau espezifikoki nola prebenitu daitekeen ariketa metodo desberdinen bitartez. Halaber, lesionatutako jokalariak ezin dute jokatu, eta taldearen errendimendua handiena izateko interesgarria da ahalik eta jokalari gehien entrenatzailearentzat eskuragarri egotea. Horregatik, beste helburuetako bat iskiotibialeko lehen eta bigarren graduko gihar apurketen errehabilitazio azkar eta eraginkorrena izatea izango da. Interesatzen da nola izango den segitu beharreko prozesua eta ze fase dituen. Gainera, prozesuaren barruan ere ze profesionalek parte hartzen duten aztertu beharko da. Azkenik, gaur egun motrizistek erabili dezaketen errehabilitazio metodo eraginkorrenak fasez fase aztertzea ere interesatzen da, jokalariek ahalik eta denbora gutxien zelaietatik kanpo egoteko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectfutbolaes_ES
dc.subjectlesioak
dc.subjectprebentzioa eta errehabilitazioa
dc.titleFutbola, errendimendua eta lesionabilitatea: prebentzioa eta errehabilitazioaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-17T05:58:19Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Ciencias de la Actividad Física y del Deportees_ES
dc.contributor.degreeJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
dc.identifier.gaurregister112202-877450-09
dc.identifier.gaurassign115604-877450


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record