dc.description.abstract | Sarrera: 1. motako diabetes mellitusa gaixotasun kronikoa da, eta kasuak eta
prebalentzia ikusita, areagotzen ari da. Nerabezaroan ematen diren aldaketaz gain,
gaixotasun hau gaizki kontrolatzeak dakarren konplikazio akutu eta kronikoak gehitu
behar zaizkio. Hori dela eta, Osasun Heziketa Programa bat garatzea erabaki da,
nerabeen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko, erizaintzaren laguntzarekin.
Helburua: 1.motako diabetes mellitusa duten nerabeei bideratutako osasun-heziketa
programa bat diseinatzea.
Metodologia: atal honetan 2 azpiatal deskribatu dira. Batetik, datu-iturriak zeintzuk
izan diren adierazi da, hau da, bilaketaren metodologia eta bestetik, programan parte
hartuko duten talde dianaren kaptazioa.
Plangintza: programa honen helburu pedagogikoa 1. motako diabetes mellitusa
pairatzen duten nerabeek bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizatea lortzeko behar
dituzten jarrerak, ezagutzak eta gaitasunak bereganatzea da. Helburu orokor
honetarako, helburu zehatzak formulatu dira. Bost gai ezberdinez osaturiko unitate
didaktiko bat proposatu da, bost saioetan metodología eta teknika aktibo desberdinak
erabiliz. Programarako aurreikusten diren baliabideak (osasun-agenteak, denborak,
lekuak, materialak) ere planteatu dira.
Ebaluazioa: osasun heziketa programa ebaluatzeko hainbat tresna diseinatu dira.
Horretarako, tresna desberdinak aplikatuz, emaitzen, prozesuaren eta egitura eta
errekurtsoen ebaluazioa egingo da informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa lortzeko.
Ekarpen pertsonala: 1. motako diabetes mellitusa pairatzen duten nerabeen
ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzeko beharrezkoak ikusten dira osasun heziketa
programak eratzea eta martxan jartzea. | es_ES |