Amagandiko edoskitzea sustatzeko haurdun dauden emakumeentzat osasun hezkuntza programa
View/ Open
Date
2022-07-22Author
Eceiza Atondo, Andrea
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Amagandiko edoskitzea, faktore sozial, ekonomiko eta kulturalek eragindako
gertakari biologikoa da eta amaren eta haurraren arteko lotura ezabaezina garatzen
laguntzen du. Nahiz eta lehenengo orduan bularra hartzen hasten diren haurren
ehunekoa nahiko handia izan, emakumeak hurrengo hilabeteetan hainbat arazorekin
topatzen dira eta ehuneko hau nabarmenki jaisten da. Horregatik, edoskitzeari buruzko
hezkuntzak eta formakuntzak ondorio positiboak ditu amek bularra emateko duten
gaitasunean, edoskitzearen autoeraginkortasunean eta edoskitzearen ondorioz sortzen
diren arazoetan. Emakume batek edoskitzeari buruzko ezagutza handiagoa eta
edoskitzearekiko jarrera positiboagoa badu, aukera gehiago ditu bere haurrari bularra
emateko eta edoskitze horren iraupena ahalik eta luzeena izateko.
Helburuak: Amagandiko edoskitzea sustatzeko Amara auzoko haurdun dauden
emakumeentzat osasun hezkuntza programa bat diseinatzea.
Metodologia: Proiektua aurrera eramateko hainbat datu-baseetan oinarrituz bilaketa
bibliografiko sistematizatua burutu da. Horretaz gain, hainbat web-orri eta gida
kontsultatu dira.
Plangintza: Amagandiko edoskitzea sustatzea helburu duen programa honen xede
taldea, lortu nahi diren helburuak, aurrera eraman nahi den metodologia eta jarraituko
den kronograma zehaztu dira. Horretarako, iraupen berdineko 4 saio pentsatu dira,
erizain eta emagin baten eskutik aurrera eramango direnak.
Ekarpen pertsonala: Amagandiko edoskitzea sustatzen duten programa asko egon
arren, emakumeek honek sor ditzakeen arazoei aurre egiteko informazio falta handia
dago. Bestalde, erizaintzak bularra emateari buruzko hezkuntza-arloko esku-hartzea
behar du eta horretarako bularra ematea sustatzeko, babesteko eta laguntzeko
politikak eta planak garatu behar dira.
Hitz gakoak: Amagandiko edoskitzea, emakume haurdunak, osasun hezkuntza
programa