K antibitamina antikoagulatzaileen tratamenduaren autokontrolari buruzko formakuntza osasun profesionalei bideratuta, AGIAC elkartearekin elkarlanean
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Jiménez Álvarez, Idoia
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Egun Gipuzkoan 10.000 pertsona inguruk hartzen du aho bidezko antikoagulatzailearen
tratamendua. Gehienek osasun zentroan egiten dute kontrola modu periodikoan, beste gaixo
kroniko batzuk bezala, hipertentsioa edo diabete mellitusa esaterako. Aho bidezko
antikoagulatzailearen tratamenduak ohizko kontrola behar du, kasu batzuetan oso erraza delako
farmakoaren maila odolean aldatzea. Autokontrola pazienteak berak etxean egiten duen kontrola
da, osasun zentrora joan gabe, ohiko kontrolean bezala. Monitorizazio modu honek onura asko
ditu (betiko kontrolak baino gehiago) eta horretaz gain lehen mailako arretan denbora
aurreztuko luke. Autokontrola promozionatzen duen elkarte bat dago Donostian: Asociación
Vasca de personas Anticoaguladas, AGIAC. Bertan pazienteari autokontrolari buruz formatzen
zaio eta pazienteak tratamendua egoki hartzen ari dela ziurtatzen da, baita autokontrola ondo
egiten duela ere.
Helburua: AGIAC elkartearekin elkarlanean, proiektu berritzaile eta praktiko batean parte
hartzea.
Jarduerak eta emaitzak: AGIAC elkartearen lana ezagutu da eta beraiekin adostutako proiektua
martxan jarri da. Hasteko, informazio bilketa egin da, asoziazioarekin elkarbanatu eta hainbat
bilera egin eta gero bukaerako bideoaren nondik norakoa adostu da. Behin aurkezpen grafikoa
osatu denean gidoia egin da ezinbestekoa den informazioa azpimarratzeko. Audioaren grabaketa
egin eta bideoarekin bat moldatu da. Bukatzeko, proiektua entregatu da eta feedback-a modu
sortzailean jaso da.
Gogoeta: Niretzako ezezaguna zen antikoagulazioan murgiltzeko aukera ezinhobea izan da
Gradu Amaierako Lan berritzaile hau. Erizainaren lana osasunaren promozioa denez,
garrantzitsua da pazientea autokontrolean hezitzea bizitza kalitatea hobetze aldera. Gaixotasun
kardiobaskularrak mundu mailan lehen heriotza arrazoia izanda, oso garrantzitsua da aho
bidezko antikoagulatzaileen autokontrola ondo jarraitzea. Lehen mailako arretan osasun
zentroetako kontrolak hobetzeko hainbat gauza izan ditzake, beharbada autokontrola izan
daiteke gaixotasun kardiobaskularren mortalitatea murrizteko gakoa. Horregatik autokontrola
jakitera ematea ezinbestekoa iruditzen zait osasun profesionalen artean, erizainei bereziki,
osasuna sustatzen lehenak izateagatik.
Gako-hitzak: autokontrola, aho bidezko antikoagulatzaileak, gaixotasun kardiobaskularrak, K
bitaminaren antagonistak.