Show simple item record

dc.contributor.advisorLabaca Echeverría, Ainitze
dc.contributor.authorAndueza Arin, Iara
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:57:07Z
dc.date.available2022-07-26T07:57:07Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57007
dc.description.abstractSarrera: Espeleologia-ibilbideetako ingurune eta egoera latzek hainbat arrisku eta lesio eragin ditzakete; hala nola, itotzeak, arnesaren sindromea, hipotermia, nekea eta traumatismoak. Gainontzeko mendi kirolekin alderatuta, espeleologiako erreskateek duten irisgarritasun eta komunikazio zailtasunengatik, osasun profesionalak biktima hartatu arteko denbora-tartea zabala izaten da. Hori dela eta, istripuen ondorioak arintzeko asmoarekin, espeleologoak ager daitezkeen ezbeharren aurrean eta osasun-profesionalik ez dagoenean, nola jokatu behar duen jakiteko formakuntzaren garrantzia azpimarratu da, horretarako botikina euren aldamenean eramanez. Helburuak: Felix Ugarte Elkarteari espeleologiako lesioei aurre egiteko sorospen ikastaro bat eman eta botikin espezifiko eramangarri bat diseinatzea. Metodologia: Helburu guztiak bete eta ebidentzia zientifikoan oinarritua dagoen informazioa biltzeko, bilaketa bibliografikoa gauzatu da Pubmed, Dialnet, Web of Science eta BVS datu baseetan. Hortaz gain, informazio zabalagoaren bila hainbat webgune eta liburu ere kontsultatu dira. Horrela, edukia kritikoki irakurri eta barneratzeeta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 10 artikulu, 4 liburu, 8 gidaliburu eta 2 web-orri hautatu dira. Plangintza: EHUko erizaintza graduko laugarren mailako bi erizain ikasleek espeleologiako lesioen prebentzioari eta tratamenduari buruzko bi proiektu batu eta bi saio gidatu dituzte FUE elkartean. Horretarako, espeleologo taldea ezagutu eta euren beharren araberako osasun-hezkuntza proiektua sortu dute. Azkenik, saioen azterketa eta galdetegien bidez (pre-post), programaren egitura, prozesua eta emaitzak baloratu dira. Ekarpen pertsonala: FUEko kideei egindako osasun-hezkuntza programak izandako eragina neurtzeko SPSS programa estatistikoko erlazionatutako laginetarako T student proba parametrikoa erabili da. Horrela, egindako ikastaroko azpiatal ezberdinek hobekuntza adierazgarria erakutsi ez duten arren, ikastaroa osotasunean esanguratsua izan dela ikusi da, espeleologo eta osasun agenteen gogobetetzea lortuz. Bestade, espeleologiak dakartzan egoera eta ingurugiro bereziak direla eta, biktimen asistentzian, gai horretan adituak diren mediku eta erizainak egotea funtsezkoa dela ikusi da. Aipatutako asistentzia paperaz gain, kirol erizainak ikerketa-lan sutsua egin dezake ebidentzian oinarria duten prebentzio kanpainak bideratu, eta osasun-hezkuntza bidez, komunitateak bere burua zaintzea sustatzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectespeleologiaes_ES
dc.subjectbotikina
dc.subjectlesioak
dc.subjecterizaintza-zainketak
dc.subjectosasun-hezkuntza
dc.subjectkirol erizaintza
dc.titleKirol erizaintza espeleologia talde batekin elkarlanean: osasun-hezkuntza programa eta botikinaren diseinuaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T13:21:30Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister120907-913454-08
dc.identifier.gaurassign132221-913454


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record