Show simple item record

dc.contributor.advisorUgartemendia Yerobi, Maider
dc.contributor.authorAranburu Curiel, Ainara
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:58:53Z
dc.date.available2022-07-26T07:58:53Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57008
dc.description.abstractSarrera: Bihotz-Biriketako Gelditzea (BBG) bihotzaren aktibitate mekanikoaren edo/eta berezko arnasketaren bat-bateko etetea da. Gaur egun, ospitalez kanpoko BBG osasun publikoko arazo bilakatu da, heriotza eragile nagusienetarikoa baita mundu mailan. Heriotza ugari eragiteaz gain, beste hainbat ondorio kaltegarri ere ekar ditzake, besteak beste, lesio neurologikoak, ondorio psikologikoak (esate baterako, antsietatea, depresioa eta TOEN), ekonomikoak eta sozio-familiarrak. Lekukoek Bihotz-Biriketako Bizkortzea (BBB) gauzatuz gero bizirauteko aukerak bikoiztu edota laukoiztu egin daitezkeela frogatu da, baina zoritxarrez lekukoen interbentzio-tasa oso baxua da. Horregatik, BBGen biziraupen-tasa hobetzeko ezinbestekoa da populazioari lehen sorospenak gauzatzen irakastea, eskoletatik hasiz. Horrez gain, BBGen tasa murrizteko, garrantzitsua da BBG sortzaileak izan daitezkeen egoerei aurre egiteko lehen sorospenak ere irakastea. Helburua: Udarregi ikastolako LH 5-6. mailako ikasleei lehen sorospenak irakasteko Osasun-Hezkuntza Programa bat diseinatzea. Metodologia: Proiektu hau jorratu ahal izateko gaiaren inguruko bilaketa bibliografikoa gauzatu da datu-base desberdinetan, hala nola, PubMed, BVS eta Dialnet. Horrez gain, web-orri desberdinak eta liburu bat ere erabili dira. Plangintza: Xede-taldeak lehen sorospenen inguruko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak eskuratzeko metodologia eta teknika desberdinak erabiltzen dituzten 4 saioz osatutako Osasun-Hezkuntza Programa bat proposatu da. Bestalde, ezarritako helburuak lortu diren aztertzeko zenbait ebaluazio tresna sortu dira. Ekarpen pertsonala: Hezkuntza politikak aldatu behar direla uste da, eskoletan lehen sorospenak derrigorrezko irakasgai bihurtuz; gaur egun Euskal Herrian eta Espainian utopia hutsa dena. Hitz gakoak: haur, eskola, lehen sorospenak, Bihotz-Biriketako Bizkortzea, osasun-hezkuntza.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLehen sorospenak: LH 5-6. mailako ikasleentzako Osasun-Hezkuntza Programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-02T06:39:28Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister121023-913030-08
dc.identifier.gaurassign132908-913030


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record