Show simple item record

dc.contributor.advisorArrieta Etxeberria, Haritz
dc.contributor.authorIgoa Mendizabal, Maider
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T08:05:57Z
dc.date.available2022-07-26T08:05:57Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57012
dc.description.abstractSarrera: Minbizia gaur egun heriotza gehien eragiten dituen gaixotasuna da. Minbiziaren aurkako tratamenduak albo-ondorio ugari eragiten ditu gaixoarengan, honen bizikalitatea apalduz. Azken urteetan ikuspuntu holistiko eta integrala barne hartzen dituzten terapia osagarrien aplikazioak gora egin du, eta horien artean musikaren erabilera aurki dezakegu. Musika bidezko interbentzioak bizi-kalitatea hobetzeko eraginkorrak direla frogatu da hainbat gaixotasun desberdinen aurrean. Helburua: Musika bidezko interbentzioek paziente onkologikoen bizi-kalitatean zein eragin duten aztertzea da lan honen helburu nagusia. Metodologia: Errebisio narratiboa egin da. Bilaketa bibliografikorako Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), Trip Database, Dialnet eta Cuiden datu-baseak erabili dira. Honez gain, informazio gehiago lortzeko asmoz, hainbat erakunderen weborriak kontsultatu dira. Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren lanerako erabilgarriak izan diren 21 artikulu eta 6 erakunderen web-orrirekin egin da lan. Emaitzak: Musikoterapia musikoterapeutak aplikaturiko musikaren erabilera da, musika-medikuntza osasun-langile batek (erizainak) eskainitako musika entzuteari deritzo. Ikerketa gehienek musikoterapia aztertu dute, baina musika-medikuntza ere artikulu ugaritan izan da aztertua. Musikoterapian erizainak musikoterapeutarekin batera diziplina arteko taldean egin beharko du lan, pazientearen balorazioa eginaz besteak beste. Musika-medikuntzan berriz, erizainak musika saioak gidatu ditzake, bere esku dagoen interbentzioa baita. Hala ere, musika interbentzioen inguruko aurretiazko prestakuntza garrantzitsua izango da. Bai musikoterapiak bai musika-medikuntzak bizikalitatean eragin positiboa dutela ikusi da, baita antsietatea, depresioa eta mina hobetzeari dagokionez ere. Eztabaida: Hainbat eztabaidagai sortu dira musika bidezko interbentzioen eta erizainaren rolaren inguruan. Alde batetik, musika interbentzioen terminologia gatazka eta musika saio mota, iraupena eta unea dira aipatzekoak. Baita parte-hartzaileen minbizi mota ere. Bestalde, bizi-kalitatea neurtzeko eskalak eta erizainak musikoterapian eta musika medikuntzan dituen eginkizunen inguruko informazioa aztertu dira. Ondorioak: Musika bidezko interbentzioak paziente onkologikoen bizi-kalitatea hobetzeko eraginkorrak dira, baita antsietatea, depresioa eta mina baretzeko ere. Erizainak interbentzioetan duen parte-hartzea askotarikoa izan daiteke musika interbentzioaren arabera. Hala ere, musika bidezko interbentzioak, paziente onkologikoak eta erizaintza uztartzen dituzten ikerketa gehiago behar direla agerian gelditu da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectneoplasiakes_ES
dc.subjectonkologia
dc.subjectmusikoterapia
dc.subjectmusika-medikuntza
dc.subjecterizaintza-zainketak
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.titleMusika bidezko interbentzioek eta erizainaren rolak paziente onkologikoen bizi-kalitatean duten eraginaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-02T06:40:46Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister121033-919268-08
dc.identifier.gaurassign132125-919268


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record