dc.description.abstract | Sarrera: gaur egun asaldura mentalak intzidentzia altua dute gure gizatean, eta
frogatu da %75, 18 urte bete aurretik agertzen direla. Asaldura multzo honen inguruko
ezjakintasuna handia da nerabeen artean, baita berak dakarren estigma ere.
Horregatik, lan honetan, asaldura mentalen nondik norakoak, osasun mentalaren
promozioa lortzeko egunerokotasunean egin daitezkeen zenbait ekintza, eta laguntza
eskatzearen garrantzia lantzen dira. Hau guztia, Osasun-Hezkuntza (OHEZ) programa
bat proposatuz egiten da.
Helburua: lan honen helburua Zumaiako Herri Institutuko batxilergoko ikasleei (17-18
urte) asaldura mentalen jakintzetan formatzeko OHEZ programa diseinatzea da.
Metodologia: OHEZ progama garatzeko bilaketa bilbliografiko bat egin da datu-base
desberdinetan. Horrez gain, web-orri ofizialak eta gidaliburuak zein liburuak kontsultatu
dira beharrezko informazioa lortzeko. Hirugarrenik elkarrizketa batzuk egin dira.
Plangintza: OHEZ programan, xede-taldeak lortu beharreko helburu espezfiko zein
zehatzak planteatu dira, eta haiek erdietsi ditzaten lortu beharreko ezagutza, jarrera
eta gaitasunak garatzeko hainbat hezkuntza teknikaz osatutako saioak prestatu dira.
Horretarako, landu beharreko gaitegia 10 bloke nagusietan banatu da eta hauek zortzi
saiotan landuko dira. Ebaluazioari dagokionez, xede-taldeak programaren amaieran
hainbat galdetegi beteko ditu, programaren emaitzak, prozesua bera eta egitura
ebaluatzeko. Osasun-agentearentzat, saioetan beteko dituen hainbat errubrika
diseinatu dira, bai hezkuntza edukien bai prozesuaren ebaluaziorako, baita egitura eta
baliabideak ebaluatzeko programa amaierarako galdetegi bat ere.
Ekarpen pertsonala: nerabezaroa eta buru osasuna agerikotasun handiagoa behar
duten gaiak dira. Horregatik, nerabeak asaldura mentalen inguruan heziko dituen
programa bat diseinatzea izan da xede, normalizazioari bide eginez estigma
gutxiagotu, eta horrela laguntza eskatzeko jarrera bat sustatzeko asmoz. Horretarako
etengabeko gogoeta kritikoa eta analisi jarrera bultzatu dira, gizarteak inposatuta
dituzten ideiak kolokan jarri eta arrazionalki pentsatzera bultzatze asmoz. Programa
hau aukeraturiko xede-taldean aplikagarria izan daitekeela uste da, eta etorkizunean
hori burutzea proposatzen da, beharrezko hobekuntza eta egokitzapenak eginez | es_ES |