Zeliakia gaitza diagnostikatu zaien 6-10 urteko seme-alaben guraso edota tutoreentzat bideratutako osasun-hezkuntza programa
Ver/
Fecha
2022-07-26Autor
Marín Gajate, Adrian
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sarrera: Gaixotasun zeliakoa jatorri autoimmuneko gaixotasun gisa deskribatzen da. Honek
glutena dietan hartu ondoren genetikoki lehenetsitako banakoei eragiten die, hesteetako
mukosaren hantura kronikoa eraginez. Gaitz honen jatorria multifaktorial bezela ikusten da
gaur egun. Hots, faktore genetikoek zein ingurunekoek parte hartzen dutela zeliakiaren
garapenean. Gaur egun, gaitz zeliakorako tratamendu eraginkor bakarra glutenik gabeko dieta
da. Hau bizitza osoan zehar jarraitu beharko da, garia, garagarra eta zekalea zorrotz saihestuz.
Honek, normalizazio klinikoa eta funtzionala ekarriko ditu gaixoan.
Helburua: Donostia osoan zeliakia gaitza diagnostikatu zaien 6-10 urteko haurren guraso
zein tutoreei, hauen ezagutza handitzeko eta nola jokatzen ikasteko, zuzendutako
osasun-hezkuntza programa bat diseinatzea.
Metodologia: Bilaketa bibliografikoaren iturriak datu baseak izan dira; Pubmed, Dialnet,
Cuiden, eta Biblioteca Virtual en Salud. Hauez gain, “Google académico” bilatzailea erabili
da informazio osagarria baliatzeko, baita zeliakiaren inguruko elkarteen webguneak eta
osasun hezkuntza programaren diseinuaren eskuliburuak ere.
Plangintza: Osasun-hezkuntza programaren talde-diana, helburu pedagogikoak eta
metodologia pedagogikoa zehaztu dira. Gainera, gaitegia 4 saio ezberdinetan banatzea
erabaki da, eta hauek baloratzeko ebaluazio tresnak garatu egin dira.
Gogoeta eta ekarpen pertsonala: Urteetan zehar, zeliakia hitza gure gizartean gero eta
gehiago entzuten ari da, eta ikusi ahal izan den moduan, datuek ere gora egin dute. Umeei
diagnostikatutako gaitzek guraso zein tutoreengan beldurrak sortarazten dituzte, batez ere,
bizitza osoan zehar aurrera eraman behar den tratamendu baten aurrean jartzen direnean.
Gaitz honek umearen egoera biopsikosoziala zalantzan jartzen du, eta honi aurre egiteko
baliabideak gutxi dira. Horregatik erabaki da heziketa programa bat diseinatzea.