Metal astunen determinazioa erraustegiaren inguruko goroldio laginetan
Fecha
2022-10-18Autor
Azpiazu Zubeldia, Malen
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
2020an inauguratu zen Zubietako erraustegiak kezka handiak sorrarazi ditu inguruko biztanleengan. Hau honela izanik, Zubieta Lantzen elkarteak ikerketa proiektu bat bideratu zuen 2019an, ToxicoWacht fundazioaren laguntzaz. Bertan, hainbat lagin bildu eta hauen azterketa burutu zen, horien artean goroldioaren analisia zegoelarik. Goroldioa biomonitorea da, eta bertan metatzen diren metal astunei esker ingurunearen kutsaduraren berri izan dezakegu. Lan honen helburua beraz, Zubietako erraustegiaren inguruan metatzen den goroldioa aztertu eta honen metal astunen kontzentrazioa determinatzea da, sugar espektroskopia atomikoa eta ICP-MS bidez. Honela, ToxicoWacht-ek 2019an bildutako datuekin alderatu eta erraustegiak ingurunean izandako inpaktuaren berri izango dugu.
Ikerketa honetan hainbat metalen analisia burutu da, manganesoa, zinka, nikela, kromoa, kobrea, titanioa, barioa, burdina eta aluminioa ditugularik horien artean esanguratsuenak. Aluminio, burdin eta manganesoaren kontzentrazioak izan dira altuen agertu direnak. Horrez gain, 2019ko datuak kontuan hartuz, ikusi da hainbat metalen kontzentrazio igoera bat egon dela, horien artean aipagarrienak zinka eta manganesoa izanik. Laginen eboluzioa zein kokalekua ikusiz, erraustegiaren inpaktua azalean gelditu da.