Nikelaren eta tefloiren aldibereko determinazioa nikel electroless bainu batean ultramore-ikuskorra eta kimiometria erabiliz
View/ Open
Date
2022-10-18Author
Etxeberria Irastorza, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan, frogatu da ultramore-ikuskor espektrofotometria erabiliaz PoliTetraFluoroEtileno edo tefloia (PTFE) eta nikela determinatu daitezkeela. Horretarako matrize sintetiko bat garatu da eta bainu bat martxan jarri eta zahartu da. Bainutik lortutako laginekin konprobatu da matrize sintetikoa soilik erabilita iragarpen okerrak lortzen direla. Hau konpontzeko matrizeko puntu batzuei Niklad 1000HE gehitu zaie eta Niklad kontzentrazio aldatu zaie1000B (landu den bainu motari gehitzen zaizkion konposatuak), baina, ez dira erantzun egokiak lortu.
Hurrengo urratsa izan da, bainutik lortutako laginak sartzea modeloan interferentzia horiek modelatzen saiatzeko, honela erroreak txikitu dira. PTFE-aren determinazioan lortutako erroreak industria mailan onartua dagoen errore mailaren barnean daude, 1mg/L-ko errorea hain zuzen. Nikelaren kasuan ere errore txikiak lortu dira, % 10-a baina txikiagoak.
Amaitzeko detekzio mugak eta prezisioak kalkulatu dira. Dena aurrean edukita, ondorioztatu da bainu erreal batetik lortutako laginak erabili behar direla modelo egoki bat lortzeko, honela soilik lortu bai da bainua zahartzean agertzen diren interferentziak modelatzea. Beraz, aurrera begira matrize sintetikoa gehiago ikertu beharko da eta beste algoritmo kimiometrikoak erabili daitezkeen ere ikertu beharko da.
Hizkuntza:euskera.