Ordezkapenezko haurdunaldia eta emakumeen oinarrizko eskubideen arteko gatazka
Abstract
[EU]Ordezkapenezko ernaldia, Espainian 14/2006 legeak berariaz deuseztasun osoko kontratu bezala deklaratzen duen arren,
gizartean errealitate den prozesua bat da. Praktika honek oinarrizko eskubideekin duen talka dela eta, gatazkaren ikuspegi
konstituzionala aztertzen da. Honen harira, haurdunaldia aurrera eramaten duen emakumearen oinarrizko eskubideen gainean
dauden urraketak aztertuko dira, praktika honen zilegitasuna aztertzeko helburuarekin. Bereziki haurdunaren duintasuna eta
osotasun fisiko eta moralerako eskubideak aztertzen dira. Honekin batera, oso lotuta doazen beste zenbait kontzeptu ere
aztertzen dira: autonomiaren borondatea eta ugaltzeko “eskubidea”, besteak beste. Honez gain, arlo honetan kolokan jartzen
dira haurraren eskubideak, eta ondorioz, honen interes gorena aztertzen da baita ere. Aipagarria da arlo honetan sortzen den
arazo nagusia: nazioartean dagoen adostasun falta. Izan ere, nazioarte mailan ez dago inolako adostasunik gai honen inguruan.
Honek, arazoak sortzen ditu, oinarrizko eskubideen aurkako praktika izanik, prozesua aurrera eramateko baliabideak baitaude.
Honi lotuta, praktikan sortzen den arazo nagusietako bat prozedura honen ondorioz jaiotako haurren filiazioan sortzen da, eta
alderdi honi lotutako jurisprudentzia sortzen da.