"Drag"-aren hegalen atzean
Date
2022-12-20Author
Rubio Mendoza, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Egun, geroz eta presenteago dagoen mugimendua da dragarena. Euskal Herrian ere eman da nolabaiteko loraldia, hainbat artista berri agertu baitira azken urteotan. Alabaina, ez dira berriak drag arteari buruzkoak gurean; badira artista historikoak, aitzindari izan zirenak drag munduaren baitan. Ordea, ezin daiteke ulertu mugimendu hori LGTBIQ+ kolektiboa gogoan izan gabe, eta, hortaz, mugimendu artistiko, plural eta politiko zein aldarrikatzailea dela aintzat hartu gabe. Beraz, ikuspuntu artistiko eta politikoa oinarri, dragak Euskal Herrian izandako ibilbidea aztertzea da helburua, esperientzia propioetatik abiatuta.