Arriskupeko talde sozialentzako aplikazio mugikorra, posizioaren monitorizaziorako NBIoT sarea erabilita
View/ Open
Date
2023-01-26Author
Prieto Murga, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
4G da gaur egungo errealitatean zabalduen eta erabilgarrien dagoen sarea: hau horrela, estaldura ona ez duten zonaldeetan arriskupeko talde sozialen segurtasuna bermatzea, esaterako, emakumeena, gaur egun existitzen diren tresnak erabilita, ez da bat ere erraza. Hori dela-eta, uneoro eta edonon lokalizagarri izan ahal izateko tresna bat garatzea da proiektu honen helburua.
Helburu hau lortzeko, alde batetik, NB-IoT bidez denbora guztian GPS posizioa bidaltzen duen aplikazio bat sortu da, kontzeptu-proba modura Raspberry gailu bat erabilita datuak hodeian dagoen datu base batean gordetzen dituena. Beste alde batetik, erabiltzaileari dagokion informazio guztia kudeatzeko mugikorrerako Android aplikazio natibo bat garatu da, lokalizazioen historiala mapa gainean kontsultatzeaz gain, posizio seguru bat ezartzeko aukera ematen duena, eta baita hainbat lagunen historialak mapa batean ikusteko hauta ere. Honez guztiaz gain, uneoro erabiltzailearen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak ere hartu dira.