Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoa
dc.contributor.authorSarachaga Aspizua, Elene
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-02-24T16:12:38Z
dc.date.available2023-02-24T16:12:38Z
dc.date.issued2023-02-24
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60077
dc.description56 p. -- Bibliogr.: p. 27-30
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Munduan bularreko minbizia diagnostikatzen zaien gero eta emakume gehiago badaude ere, denborarekin heriotza tasa asko jaisten ari da, minbizia honen bataz besteko biziraupena urtez-urte handituz. Tratamendua bukatu osteko etapa honetan dauden emakumeek lehen zeukaten sostengu askoz ere txikiagoarekin “normaltasun berriari” aurre egin behar diote, etapa honetako berezkoak diren erronkak kudeatzeko behar ugari azaleratzen dituztelarik. Gaur egun bularreko minbiziari aurre egin dioten emakumeak tratamenduaren osteko faseetan laguntzeko irizpide homogeneoak ezartzen dituzten jarraipen gidak dauden arren, hauek batez ere berreritzea ekiditera mugatzen dira, oraindik ez baitaude adostuta paziente hauen beharrak asetzeko gomendio amankomunak. Hortaz, jarraipen plan hauek osatu ahal izateko eta fase honetan dauden pazienteen bizi kalitatea hobetzeko, funtsezkoa ikusten da erizaintzaren aldetik emakumeen beharrak analizatzea. Helburua: Bularreko minbiziaren ondoren bizirautea lortu duten emakumeek dituzten beharrak aztertzea. Metodologia: Literaturaren errebisio kritikoa burutu da, hurrengo datu baseak kontsultatuz: Medline, Cinahl, PsycINFO, Cuiden, Cochrane, Embase, Lilacs. Halaber, eskuzko bilaketa ere burutu da aldizkari desberdinetan (Journal of Cancer Survivorship, European Journal of Cancer Care, European Journal of Oncology Nursing, Breast Cancer) eta ebidentzian oinarritutako baliabideetan (RNAO, NICE, JBI). Horrela, ezarritako barneratze irizpideak betetzen dituzten 16 artikulu eskuratu dira. Barneratze irizpide horien artean argitalpen data (2011-2021), hizkuntza (ingelesa edo gaztelera), artikulu mota (kuantitatibo, kualitatibo, literatura errebisioak, errebisio sistematikoak, metanalisiak, praktika klinikorako gidak), helburua (helburura egokitzen direnak), eskuragarritasuna (full-tex eran daudenak), populazioa (18 urtetik gorako emakumeak, biziraupen fase hedatu edo iraunkorrean daudenak), eta kultura edo geografia (munduko edozein lurraldean publikaturikoak) aurkitzen direlarik. Emaitzak eta eztabaida: Arlo desberdinetan dituzte beharrak emakumeek. Arlo fisikoan mina, nekea, linfedema, neuropatia periferikoa, pisu igoera eta funtzionaltasun galerarekin erlazionaturiko beharrak gaineztu dira; arlo psikosozialean, berreritzearen beldurra, antsietate, gorputz irudi, sexualitate, harreman aldaketa eta emozioen kudeaketarekin erlazionaturikoak; arlo ekonomikoan lanera bueltatzearekin eta finantziazio mugekin erlazionaturikoak; arlo espiritualean hazkuntza pertsonalarekin eta fedearekin erlazionaturikoak; eta arretaren arloan informazio eta koordinazioarekin erlazionaturikoak. Ondorioak eta inplikazioak: Emakumeek eta haien familia kideek arlo desberdinetan sostengua, laguntza, koordinazioa, baliabideak eta informazioa behar dituzte. Funtsezkoa da osasun profesionalek, hauen barnean erizainek, etapa honetan ematen diren erronkak ezagutzea, eta horiek artatzeko beharrezko gaitasunak eskuratzea, ondoren eguneroko praktikan emakumeei behar duten arreta eskaintzeko. Honetarako, garrantzizkoa da arlo honetan ikerketa egiten jarraitzea.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbularreko minbiziaes_ES
dc.subjectbizirautea
dc.subjectbeharrak
dc.titleBularreko minbiziaren ondoren bizirautea lortu duten emakumeek dituzten beharren azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-09T06:25:26Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister121254-909872-08
dc.identifier.gaurassign134429-909872


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record