Elikagai prozesatu eta ultraprozesatuen eragina haurdunaldian eta edoskitzaroan.
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Lekue Ibarretxebea, Arrate
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken bi hamarkadetan bai EPen zein EUPen kontsumoa hazi egin da mundu osoan
zehar; izan ere, elikagai industriak mota hauetako gero eta elikagai gehiago sortzen eta
merkaturatzen ditu. Egungo dietaren osaera orokorra dieta prozesatuago batera aldatu
da, elikagai freskoen kontsumoa murriztuz eta EP eta EUPena handituz.
Orokorrean populazio guztietan EUP kontsumoa ez da aholkatzen, baina ikerketa gutxik
ikertzen dute haurdun dauden emakumeen edota ama edoskitzaileen elikadura patroia
eta horrek dakartzan ondorioak. Gainera, haurdunaldian eta edoskitzaroa egoera
fisiologiko bereziko aldiak izanda, elikadura osasuntsu eta egoki batek berebiziko
garrantzia du.
Lan honetan zehar, azken urteotan EP eta EUPek haurdunetan eta ama edoskitzaileetan
edota fetu eta umearengan duten eragina aztertzeko egin diren ikerketa mota
ezberdinen errebisio bat burutu da. Hainbat ikerketetan emakume haurdunen eta
edoskitzaileen elikadura ohiturak guztiz egokiak ez direla ikusi da.
Hori dela eta, osasun zentroetan zein dietisten kontsultetan erabilgarria izango den
hezkuntza nutrizional eredu baten diseinua burutu da. Modu horretan, elikadura praktika
osasuntsuak sustatzearen bitartez, haurdunaldi eta edoskitzaro garaian emakumeek EP
eta EUPen kontsumoa murriztu eta amaren, fetuaren eta haurraren osasuna zaindu
dezakete