Jaizkibel naturgunea balioespenean jartzeko Ingurumen Hezkuntza Programa
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Urkizu Arocena, Mara
Metadata
Show full item recordAbstract
Aurkezten den lanean Jaizkibel naturgunerako Ingurumen Hezkuntza Programa (IHP) bat diseinatu da, Lezoko adin ezberdinetako herritarrei bideratutako eta hezkuntza ez-formal eta informalean oinarritutako ekintzak sortu direlarik. Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremua izanik, beharrezkoa da eremuaren Inguruko Hezkuntza lantzea haren kontserbazioa bermatzeko. Helburua asetzeko, lehendik inguruaren azterketa bat burutu da, Jaizkibel eta Lezoren inguruko bilaketa bibliografikoa eginez. Bestalde, landa irteerak ere egin dira ekintzen egokitasuna ziurtatzeko. Ondoren, IHPa diseinatu da. Lau ekintzaz osatutako programa da, inguruko elementuak balioan jartzea, prozedura berriak ikastea eta kontzientzia eta zaintza jarrerak sortzea helburu dituztenak. Programaren eraginkortasuna neurtzeko asmoarekin ebaluazio fitxak sortu dira, hezitzaile zein partaideek bete beharko dituztenak. Programa ezagutzera emateko hedapen programa bat ere diseinatu da, ahalik eta Lezoar gehienak informatzeko helburuarekin. Diseinatutako programa, ondoren etor daitezkeen programen aurrekari bezala proposatzen da eta haren indargune eta ahulguneak analizatu dira.