Show simple item record

dc.contributor.advisorLorenzo Jiménez, Jesús
dc.contributor.authorAzpiazu Galarza, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T13:46:09Z
dc.date.available2023-04-17T13:46:09Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60660
dc.description29 p. -- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstractLan honen xedea al-Andaluseko emirerriko ḥiṣnen funtzioaren inguruko eztabaida historiografikoa plazaratzea da, horretarako Manuel Acién Almasaren teoria erdigunetzat hartuz. Gotorlekuen ikerketak egin zituzten lehen autoreek haien izaera kolektibo eta komunitatekoa azpimarratzen duten arren, beste batzuek diote gaztelu feudalek moduan jarduten zutela, hots, inguruko gotorleku eta herrixkak zein are hiri islamizatuetan harraparitza jarduerak burutzen. Hain zuzen ere, egituraketa feudala ezaugarritzen dienetako bat (zehatzago esateko, lehenbizikoz egituraketa feudala ezaugarritu ziena) Acién bera dugu, zeinak 1990ko hamarkadatik aurrera al-Andaluseko gotorlekuen inguruan interpretapen sendoenak egin zituen, eta egun onetsienak izaten jarraitzen dutenez eredutzat hartzen diren. Gauzak horrela, Acién hartu dut lanaren abiapuntu modura, eta bere tesia plazaratzera eta baliatu dituen oinarri teorikoak zein diren aztertzera bideratu dut lana. Izan ere, egun dirauen eztabaida ulertzeko ezinbestekoa da hark suposatu zuen inflexio puntua aintzat hartzea. Beraz, gaztelu baten nondik norakoan definitu ostean, lanaren lehen zatia Aciének baliatu dituen oinarri teorikoen azterketa izan da, egile bakoitzak plazaratzen dituen ideiak ezagutzea alegia, ostera Aciének baliatzen dituenak zein izan diren identifikatu ahal izateko. Bigarren zatia, aldiz, Acién beraren teoria aurkeztean eta erabili dituen autoreen ideia horiek non islatzen diren azaltzean oinarritzen da. Noski, kontuan hartuta baliatu dituen autoreetako zenbaitek elkarren aurkako ideiak dituztela (eta beraz agian elkarrekiko bateragarriak ez direla), baliteke Aciénen teoriako elementuek bat ez egitea eta beraz hankamotz geratzea. Teoriaren ahultasunaren kontua, hala ere, ondorioetan baizik ez dut aipatu, aipatu gisan lanaren funtsa izatez teoria ezberdinak eta haien artean sorturiko eztabaida aurkeztea delako. Hala ere, baliteke onetsita dagoen teoria neurri batean zalantzan jartzeak etorkizunean ikerketa lerro berriak irekitzeko eta eztabaida eguneratzeko parada ere eskaintzea.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectAciénes_ES
dc.subjectGuichard
dc.subjecthisn
dc.subjectummahat al-husun
dc.subjectincastellamento
dc.subjectfeudalismoa
dc.subjectaristokrazia bisigodoa
dc.subjectmuladiak
dc.titleAl-Andaluseko gaztelu edo “hiṣn”en eztabaida, Manuel Acién Almansaren teoriatik abiatutaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-01T10:25:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister122419-909358-09
dc.identifier.gaurassign129977-909358


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record