Guggenheim Bilbao Museoaren papera Bilboren eraldaketan
Fecha
2023-04-17Autor
Esnaola Lizarralde, Nahia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
1970. hamarkadako krisialdi ekonomikoak aldi industrialaren amaiera ekarri zuen, eta hiriek
egoera berrira egokitzeko hirugarren sektorean oinarrituriko plangintzak jarraitu zituzten.
Hauen artean Bilbo aurkitzen zen, gainbehera ekonomikoak beste faktore batzuekin batera
endekapenera eraman zuen hiria. Bilboren itxura aldatzeko eta zerbitzuetan oinarritutako
ekonomia martxan jartzeko egitasmoen artean, Guggenheim Bilbao Museoa izan zen
nabarmenena, eraldaketa ekonomiko, sozial eta urbanoa ekarri zuena.
1991an sinatu zen azken hitzarmena eta 1997ko urrian ireki zen Guggenheim Bilbao Museoa.
Bere ezaugarri garrantzitsuetariko bat eraikina bera da. Hiriaren ikur bihurtu zen eta bide
batez, honen eraikuntzak desindutrializazioarekin batera funtzioa galdu zuen eta gainbeheran
gelditu zen auzo baten eraldaketa ekarri zuen.
Negoziaketetan, Guggenheim Fundazioak bere neurriak inposatzea lortu zuenez, museoaren
kudeaketa eta edukiak enpresa estatubatuarraren eskuetan gelditu ziren, euskal artista eta
panorama lokalak pairatu zituzten egoera hauek. Museoaren funtsetatik ikusten da
instituzioak helburu kulturaletaz gain beste batzuk ere badituela, funtzio kulturalak
ekonomiko eta politikoen menpe egotea eragiten duena. Hortaz, garai postindustrialean
gertatzen den joera hau, kulturaren erabilera ekonomiko eta politikoa, errekurtso bihurtzen
da. Aldi berean, kultura sustatzen duten instituzioek dituzten nahien arabera, eredu kultural
mota bat bultzatzen da. Guggenheima ekonomikoki errentagarriena denaren baitan koka
daiteke, gehien sustatzen dena, baina kultura eta klase sortzaileari zein gertuko testuinguruari
hainbat kalte ekartzen dizkiona.
Kultura modelo honetan erakusketa funtzioa gailentzen da, bisitariak erakartzen dituena
museora eta hirira. Hortaz gain, sortzaileei eta haien emaitza artistikoei parametro zurrun
batzuk ezartzen dizkie, klase sortzailearen aniztasunetik zati murriztu bat soilik sartzen
delarik neurri hauetan. Gainera, eredu hau denez errentagarriena, bestelako modeloak, zeinek
testuinguruarekin harreman handiagoa izaten duten, ekarpen sozialak egiten dituzten eta
artisten arteko sareak elikatzen dituzten, ez dira nahikoa bultzatuko sortzaileen praktika eta
jarduerak bermatzeko. Honen ondorio da, Guggenheim Bilbao Museoan erakusketak egiteko
publiko masa handi bat erakarri behar izatea, eta artistak parametro ekonomikoen bidez
baloratuko direla; gainera, Estatu Batuetatik ekarritako museoa izanda testuinguruarekin
harreman txikia erakutsiko du. Bestetik, museotik at gelditzen diren artistek egoera
prekarioak pairatzen dituzte, eredu kultural errentagarriena indartzean, besteak alde batera
gelditzen direlako.
Museoaren ondorioek artistez gain hiriko biztanleei ere eragiten diete. Hirugarren sektorean
oinarrituriko ekonomia honetan, turismoak garrantzia handia du, eta hiria zein Guggenheima
bezalako museo bat kontsumitu daitekeen esperientzian bihurtzen da. Museoak auzoari ekarri
zion eraldaketa fisikoaz gain, artistentzat ere egokia zen testuinguru bat sortu zuen, balio
sinbolikoa ekarri ziolarik. Honek aldi berean, inguruko lurraren prezioa igotzea ekar dezake,
negozio handi bat dena, baina bizilagunentzat arazo bat suposatzen duena, hiriko zerbitzuak
eta espazioak turistei eskainiko zaizkielako, gentrifikazioan amaitu daitekeen gertaera.