Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorEzeizabarrena Segurola, María José ORCID
dc.contributor.authorBarbolla Arlanzón, Zuberoa
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T15:00:31Z
dc.date.available2023-04-17T15:00:31Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60698
dc.description56 p. -- Bibliogr.: p. 37-39
dc.description.abstractGaur egun, hizkuntza aniztasuna dugu komunitate gehienetan. Horratik, hiztunontzat ohikoa bihurtu da hizkuntza bat baino gehiagorekin bizikidetzan egotea. Elkarbizitza horrek hizkuntza horien arteko ukipena dakar, alegia, batak besteari eraginen bat sortzea. Baina, gehienetan, bizikidetzan diharduten hizkuntzek ez dute estatus bera izaten; batzuek nagusitasuna dute, normalean ofizialek, besteak, aldiz, gutxituak izaten dira. Estatusak, jakina, harremana du eragiteko ahalmenarekin. Horrela, hizkuntza nagusiak gutxituarengan eragin handiagoa izango du, ahalmen handiagoa dueta. Nolanahi ere, estatusak gorabehera, biek eragiten diote elkarri hein handiago edo txikiagoan. Eta lan honek hori du xede, hots, bi hizkuntzen arteko bizikidetzan, kasuon gaztelania eta euskara, batak besteari eragiten diola frogatzea, ez, ordea, influentzia hori balioztatzea ez eta epaitzea ere. Era horretan, azken urteetako irakasle eskarmentuan oinarrituz, nire laneko ingurune hurbila baliatu nahi izan dut gaztelaniak euskaran duen eraginaren zati bat erakusteko. Horretarako, euskara H2 duten euskaltegiko ikasleen ahozko zein idatzizko laginen bidezko ikerketa esperimentalaren diseinua sortu dut. Baina ez hori bakarrik, diseinua sortu eta horren proba pilotua ere egin dut. Proiektuak kalkoak ditu oinarri, kalko okerrak hain justu, horiek izanik gaztelaniak euskaran duen eraginaren erakusle (Gartzia, 2005). Alabaina, onargarriak ez diren horien artean ugari direnez, morfosintaktikoen ikerketari baino ez diet heldu. Ikerketa esperimentalak erakutsi nahi du euskara H2 duten euskaltegiko ikasleek ahozko zein idatzizko ekoizpenetan kalkoak sortzen dituztela. Are zehatzago, proiektuak egiaztatu nahi du ekoizpen horietan ohikoak diren zenbait kalko oker agertuko direla. Halaber, kalko okerrak ikerketaren oinarria badira ere, gaztelaniak euskaran duen eragina hobeto erakusteko asmoz, ekoizpenetan aditzaren-aspektuaren joera ere aztertu egingo da. Horrek guztiak testuingurua behar du ezinbestean; hortaz, lan honetan, hurrena, kalkoak definitu, sailkatu eta okerrak eta ez hain okerrak zeintzuk diren azaldu da. Ondoren, proiektuaren helburuak ezagutarazi dira, hots, zer frogatu nahi izan dudan balizko ikerketaren bidez eta zer aurreikuspen espero dudan. Horri jarraituz, ikerketapilotua bera deskribatu da: laginen zein datu-analisiaren prozedura eta, kopuruz mugatuak izanik ere, jasotako emaitzak zein ondorioak. Horrela, ikerketak erakutsi du ikasle guztiek kalko okerrak sortu dituztela, gainera, idatzizkoan ahozkoan baino gehiago, eta, hortaz, aurrez prestatzeak ez duela imitazioa ekiditen. Halaber, ikasleen artean aukeratutako kalko okerren erdia errepikatu dituzte, ekoizpen batean zein bestean. Eta, aspektuak emaitza biribilik eman ez arren, aspektuaren erabilera nahasiranzko joera nabaria izan da, aspektu burutugabearen erabilera nagusia ez bada ere. Ikerketa xume honetan lagin gutxi jaso izan arren, ahalik eta daturik gehien bildu eta interpretatu dira hasierako helburuak betetzeko asmoz. Eta bete dira. Agian, emaitzak ezin dira betikotzat jo, ikerketa sakonago baten beharra luketelako, baina artean, abiapuntu izandako kezka emaitza errealak dituen proiektu bihurtu daes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHizkuntza ukipenaren eragina: "kalko okerrak" euskaltegiko ikasleen ekoizpenenetan.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-03T07:03:50Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122788-287180-09
dc.identifier.gaurassign114122-287180


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem