Show simple item record

dc.contributor.advisorBarandiaran Lasa, María Teresa ORCID
dc.contributor.advisorLiceaga Otazu, Nerea
dc.contributor.authorZenan Mohamed Brahim, Keboula
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T15:27:48Z
dc.date.available2023-06-22T15:27:48Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61529
dc.description.abstractOsasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, anemia mundu osoko osasun publikoko arazo larria da, bereziki haur txikiei eta haurdun dauden emakumeei eragiten diena, heriotza-arrisku handiagoa baitute, bai eta haurtzaroan ere. Munduko hamar arazo larrienetako bat anemia da eta mikronutrienteen urritasun edo gabeziaren forma ohikoena da. Lan honetan, saharar emakume errefuxiatuengan anemiari aurre egiteko osasun-hezkuntza programa aurkezten da. Helburuak: Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan dagoen Smara kanpamentuko 15- 49 urte bitarteko emakume sahararretan anemiari aurre egiteko Osasun-Hezkuntza Programa (OHEZP) bat diseinatzea. Metodologia: osasun-hezkuntza programa hau gauzatzeko gaiaren inguruko informazioaren bilaketa bibliografikoa burutu da. Lortutako informazioa ebidentzia zientifikoan oinarrituta egoteko helburuarekin, datu-base elektronikoak, erakunde desberdinen web-orriak eta osasun-hezkuntza programak diseinatzeko manuala erabili dira. Plangintza: programa honen helburu pedagogikoa saharar errefuxiatuen kanpamentuko 15-49 urte bitarteko emakumeek anemiari aurre egiteko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak bereganatzea izanik, bost asteko iraupena duen proiektua diseinatu da. Plangintzan diana-taldearen ezaugarriak eta kaptazioa, helburu pedagogikoen formulazioa, jardueren programa eta saioen antolakuntza landu dira. Ebaluazioa: osasun-hezkuntza programa amaitzean hasieratik finkatu diren helburuak bete direla ziurtatzeko, ebaluazio bat egingo da. Ebaluazioan programaren egitura eta prozedura eta lortutako emaitzak ebaluatuko dira. Ekarpen pertsonala: anemia mundu mailan dagoen osasun arazoa da, eta saharar errefuxiatuen kanpamentuetan asko gailentzen da. Horregatik, hori prebenitzeko osasun-hezkuntza programa honetan emakume sahararrengan anemiarekiko kontzientzia landu nahi da. Programa honi esker, emakume sahararrek anemiari aurre egiteko estrategiak ezagutuko dituzte eta dituzten baliabideak kontuan hartuz horiek praktikan nola jarri irakatsiko zaie bizimodu osasuntsuagoa izan dezaten.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectanemiaes_ES
dc.subjectemakumeaes_ES
dc.subjectIpar Afrikaes_ES
dc.subjectosasun-hezkuntzaes_ES
dc.titleAnemiari aurre egiteko osasun-hezkuntza programa emakume saharar errefuxiatuenganes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:33:51Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129664-960299-08
dc.identifier.gaurassign146836-960299


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record