dc.description.abstract | Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) dioenez, eguneroko bizitzako estresak, batez ere haurdunaldiaren eta erditzearen ingurukoak, eragina izan dezake ama askoren pentsamoldean eta portaeran, era honetan zaila suertatuz haurrak zaintzeko zeregin ugariei aurre egitea. Pentsamenduaren, portaeraren eta aurre egitearen arazo horiek batzuetan erditze-osteko depresio (EOD) gisa diagnostikatzen dira. Honen etiologia faktore anitzekoa da, baina harreman estua du faktore psikosozialekin. Tratamenduari dagokionez bi aukera daude terapia edo medikazioa. Baina garrantzitsuena, goiz detektatzea da, nahasmendu honen ondorio ugariek, detekziorako zailtasunek eta amek deprimituta daudenean laguntza bilatzeko duten erreparoek, aurreko etapetan jardutearen eta prebenitzen saiatzearen garrantzia azpimarratzen baitute. Gainera, Espainian ez da ia honen inguruko prebentzio-programarik garatu. Horregatik eta beste hainbat arrazoiengatik sortzen da osasun programa hau.
Helburua: Zarautzeko Osasun Zentroan haurdunaldiko 2. hiruhilekotik umea jaio eta 12. hilabetera arteko gurasoentzat erditze osteko depresioaren inguruko hezkuntza gauzatzea, prebenitzea eta goiz detektatzea.
Metodologia: bilaketa bibliografikoaren iturri nagusiak datu baseak izan dira: Pubmed, Dialnet, Scielo, Cuiden eta Biblioteca Virtual en Salud (BVS). Horrez gain, hainbat webgune eta EHUko liburutegi elektronikoa erabili dira.
Plangintza: osasun programa hau diseinatzeko, lehenengo diana taldea, helburu pedagogikoak eta metodologia pedagogikoak zehaztu dira. Saioei dagokienez, programa 4 saiotan banatzea erabaki da, 3 saio erditze aurretik eta bat erditu ostean. Helburuak bete diren egiaztatzeko, ebaluazio tresnak sortu dira.
Gogoeta eta ekarpen pertsonala: erditze osteko depresioa gero eta ohikoagoa den nahasmendua da, hala ere, hau prebenitzen duten edo tratatzen duten asoziazio edo programa gutxi daude. Horregatik, emakumeek erditze osteko depresioaren sintomak dituztenean ez dakite nahasmendu hau jasaten ari direla eta ez diote inori kontatzen, era honetan ondorio larriagoak garatuz beraiengan. Hau guztiagatik eta beste arrazoi askorengatik, osasun programa hau sortzea erabaki da. | es_ES |