Show simple item record

dc.contributor.advisorArrue Mauleón, Marta ORCID
dc.contributor.authorAltuna Sarriegi, Saioa
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T16:02:08Z
dc.date.available2023-06-22T16:02:08Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61542
dc.description.abstractOsasun mentaleko zerbitzuetan neurri murriztaileen erabilera oso prebalentea da eta gure gizartean haien erabileraren inguruan eztabaida kliniko eta etiko zabala dago. Osasun Mundu Erakundeak praktika hauek hainbat giza-eskubide urratzen dituela adierazi du eta Nazio Batuen Erakundeak praktika murriztaileak tratu txar eta tortura gisa identifikatu ditu. Are gehiago, eusteen erabilerak pazientearengan nahiz osasun-ekipoarengan ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak eragiten ditu. Helburua: Azterlan honen helburu nagusia ospitaleratuak dauden eta gaitz mentala duten pazienteetan eusteen erabilera eta haien aurrean dauden alternatibak errebisatzea da. Metodologia: Descriptores en Ciencias de la salud eta Medical Subject Headings hitz-giltzarriak, gako-hitzak eta terminologia librea aukeratu dira eta Patient, Intervention, Outcome egituran oinarrituz, literaturaren berrikuspen bat egin da. Horretarako, bilaketa-estrategiak erabiliz Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud eta Web Of Science datu-baseetan eta meta-bilatzaileetan artikuluak bilatu dira. Horrez gain, informazio osagarri gisa eusteen erabilera murrizteko hainbat protokolo eta gida erabili dira. Emaitzak: Osasun-taldeak eta pazienteek eusteen erabilera esperientzia traumatiko eta inbaditzaile gisa deskribatu dute eta hauek eragiten dituzten ondorioen jakitun dira. Eusteen erabileraren aurrean proposatutako alternatiben artean harreman terapeutikoa, pazienteak aktibitate ezberdinetan parte hartzea, haren gaixotasun prozesuaren parte-hartzaile aktiboa izatea eta inguru seguru bat ziurtatzea izan dira. Oro har, eusteen erabilera murrizteko programak azaldu dira. Bestalde, alternatiben inplementazioan erizaintzak rol garrantzitsua du. Eztabaida: Osasun-profesionalek eta pazienteek proposatutako alternatiba gehienek bat egin duten arren, haien eraginkortasuna aztertzeke dago. Horrez gain, haien inplementazioan hainbat oztopo eta hobetzeko atal aurkitu dira. Halaber, eusteen erabilera murrizteko programak eusteen erabileraren murrizketan eraginkorrak dira. Ondorioak: Praktikarik aproposena eusteen ezabapena den arren, gaur egungo neurriekin osasun-langileek haien erabateko ezabapena ziurtatzea ezinezkoa dela ondorioztatu dute. Gainera, eusteen erabileraren aurrean dauden alternatibak inplementatzerakoan osasun-ekipoaren heziketa eta kooperazioa ezinbestekoak direla aztertu da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectpsikiatriaes_ES
dc.subjecteuste fisikoakes_ES
dc.subjecteuste mekanikoakes_ES
dc.subjectalternatibakes_ES
dc.subjecterizaintzaes_ES
dc.titleEuste fisikoen eta mekanikoen erabilera ekiditeko alternatibak: literaturaren berrikuspenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:27:45Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129561-958104-08
dc.identifier.gaurassign146628-958104


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record