Hemofiliaren eramaileak
Fecha
2023-06-22Autor
Aguirre Sánchez, Iris
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Hemofilia nahasmendu hemorragiko hereditarioa da, non odolak ez du behar
bezala koagulatzen. Odolak koagulazio-faktoreak deritzen proteinak ditu, odoljarioa
geldiarazten laguntzen dutenak. Hemofilia duten pertsonek VIII faktorearen edo IX
faktorearen maila baxuak dituzte. Eta ondorioz, odoljarioa eragozten duen koagulua
motelago eratzen da eta lesioek edo zauriek gehiago odolusten dira. Hemofiliak
egunerokotasunean duen garrantzia ikusita, eramaileak gaixotasun honetaz jabetzea
ezinbestekoa da, batez ere, etorkizunean ama izan nahi badute, famili plangintza egoki
bat gauzatzeko.
Helburua: ASHEGUI elkartearekin elkarlanean, hemofiliaren eramaileengana
zuzendutako ikus-entzunezko proiektu bat egitea hemofiliaren transmisioa prebenitzeko.
Metodologia: Lanaren bilaketa egiteko nagusiki 2 informazio iturri erabili dira: web orriak eta datu-baseak. Bilaketen datei dagokienez, 2022ko azaroaren 12tik abenduaren
20ra egin da. Osasun-zientzietako (DeCS, MeSH, eta hitz gakoak) eta terminologia
librearen bitartez proiektuaren bilaketa bibliografikoa burutu zen datu base ezberdinak
erabiliz. Pubmed-, Dialnet-, BVS- eta Cuiden-en artikuluak bilatu dira. Gainera, web-orri
ezberdinak erabili dira informazioa osatzeko.
Proiektuaren garapena: Proiektua prestakuntza-aldi batean, aldi praktiko batean eta
difusio aldi batean egin da. Prestakuntza-aldian, proiektuaren egilea ASHEGUI
elkartearen jardueretan parte hartu zen eta hemofiliari buruz eta haren eramaileei buruz
ikasi zen. Proiekturako beharrezkoa zen informazioa lortu eta prozesatu ondoren, aldi
praktikoa hasi zen, eta, bertan, programa informatikoak erabili ziren bideoa sortzeko eta
diseinatzeko. Azkenik, difusio aldian, ASHEGUI elkarteko kontua sare sozialetan sortu
eta bideoak igo ziren. Ez hori bakarrik, ASHEGUI-ren web-orrian bideoak zintzilikatu
ziren.
Gogoetazko jarduna: ASHEGUI bezalako elkarte batekin lan egin izana oso
esperientzia aberasgarria izan da, bai maila pertsonalean bai akademikoan. Egindako
bideoak gizartearentzat ekarpenak dira. Baina, horrez gain, aberastasun handia ekarri
didate, osasunerako hezkuntzaren rola bete baitut.