Jaiotza-inguruko heriotzaren dolu-prozesuan eman beharreko erizaintza-zainketak
View/ Open
Date
2023-06-22Author
Rubio Uzkudun, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
Heriotza perinatala familietan zein osasun-profesionalengan emozio
desberdinak eta dolu-prozesua pizten duen ezusteko gertakaria da. Nahiz eta azken
urteetan heriotza-tasa txikiagotu, urtero 2,7 milioi jaioberri eta 2,6 milioi jaio aurreko
hiltzen dira. Jaio aurreko heriotza gehienak eta jaioberrien heriotzen erdiak ez dira
erregistroan inskribatzen eta ez da jaiotza-ziurtagiririk ematen, eta horrek gurasoek dolu
osasuntsua egitea eragozten du. Dolua hasteko moduak esperientzia hori integratzeko
bidea markatu eta baldintzatuko du, eta, beraz, tratu egoki eta enpatiko batek eta
intimitate-giro batek dolu osasungarri bat sortzen lagunduko du.
Helburua. Berrikuspen narratibo honen helburua heriotza perinatalari aurre egiteko eta
gurasoen dolua eramangarriagoa egiteko interbentzio efektiboak identifikatzea da.
Metodologia. Helburua aurrera eraman ahal izateko gaiaren inguruan idatzitako
literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da, PIO estruktura erabiliz. Bilaketa
datu-baseetan egiteaz gain, hainbat web-gune ere erabili dira. Irakurketa kritikoa
erabilita artikuluen aukeraketa egin da eta Haynes piramidean oinarrituz, dokumentuen
ebidentzia-maila ziurtatu da.
Emaitzak. Dolu perinatalean gurasoei eman beharreko erizaintza-zainketa onuragarriak
aztertu dira heriotzaren diagnostikoa ematen den unetik gurasoak ospitaletik joaten diren
arte; horien artean, komunikazio argi eta enpatikoa erabiltzea, azpiegitura zaintzea,
oroitzapenak sortzen laguntzea, informazioa ematea, erabakietan bultzatzea, erditzea
prestatzea eta talde-terapia gomendatzea.
Eztabaida. Nahiz eta azken urteetan gai honen inguruan lan asko egin, informazio falta
somatzen da orokorrean. Heriotza oraindik gai “tabu” gisa aurkitzen da gure gizartean;
beraz, gaiarekiko dagoen ezjakintasun honek ikertzea zailtzen du.
Ondorioak. Protokolo bateratuaren beharra azpimarratzen da, eta baita erizainen
formazio beharra ere. Hortaz gain, gurasoei ospitaletik kanpo ematen zaien laguntza eta
jarraipena eskasa da; horregatik, gurasoen beharren zainketa integrala betetzeko gai
den osasun-sistema bultzatu behar dela ondorioztatu da.