dc.description.abstract | Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du jaioberria (JB): 28 egun baino gutxiago dituen haurra. Denbora horretan ematen diren aldaketek eta gertakariek haurren zaurgarritasuna areagotu dezakete, eta, beraz, prebentzio-neurri zehatzak hartzea beharrezkoak dira. Nahiz eta azken urteotan haur JBen ospitale-egonaldiaren iraupena gutxituz joan den, denbora horretan, JBek, hainbat prozedura inbaditzaile bizi ohi dituzte. JBen minaren balorazioa eta protokoloen estandarizazioak urriak dira eta horrek, minaren maneiuaren gabezia handia ekartzen du.
Helburuak: helburu nagusia ospitaleratutako JBetan mina maneiatzeko erizainak duen rola ezagutzea da.
Metodologia: Berrikuspen bibliografiko honetan PIO egituraz baliatuz, osasun zientzietako deskriptore, hitz gakoak eta eragile boolearrak erabiliz, datu-baseetan bilaketa ezberdinak egin dira.
Emaitzak: JBek gehien sufritzen duten mina iatrogeniakoa da. Min hori ebaluatzeko gehien erabiltzen den metodoa eskalak dira, eta 5 eskalek bakarrik erakutsi dute ebaluatzaileen arteko konkordantzia-maila egokia. Mina pairatzen duten JBek, epe laburrean, katabolismo-egoera bat bizitzen dutela ikusi da. Epe luzera aldiz, gehiago ikertu beharko litzatekeela ikusi da. Minari aurre egiteko metodo ez-farmakologiko erabilienak hauek dira: azala-azalaren kontrako metodoa, amagandiko edoskitzea, xurgapen ez-nutritiboa, sakarosaren erabilera eta arreta galarazteko teknikak, hala nola musikoterapia eta masaje-terapia. Neurri farmakologikoak min moderatu-larriko kasuetan erabiltzen dira.
Eztabaida: autore ezberdinen iritziak emaitza gehienetan bat datoz. Gainera, oraindik gehiago ikertu behar den arloa dela ere aipatzen dute.
Ondorioak: lan honen bidez, ospitaleratuta dauden JBen mina egoki maneiatzeko erizaintza-zainketen garrantzia handia dela ondorioztatu da. | es_ES |