Show simple item record

dc.contributor.advisorCariñanos Ayala, Susana
dc.contributor.authorMurillo Astigarraga, Ander
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-07-11T10:50:30Z
dc.date.available2023-07-11T10:50:30Z
dc.date.issued2023-07-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61943
dc.description73 p. -- Bibliogr.: p. 33-36
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Osteoartritisa endekapenezko gaixotasun muskulueskeletiko kroniko bat da, zeinek kartilago artikularraren galera, hezurraren birmoldatzea, eta artikulazioetako hantura eragiten duen. Mundu guztian prebalentziarik handiena duen eritasunetako bat da, adinekoen artean ezgaitasunaren kausarik ohikoena izanik. Min kronikoa eta funtzionalitatearen beherakada dira bere ondorio nagusi, pertsona mendekotasunera eraman dezakeelarik. Paziente hauen portzentai handi batek, mina saihestu eta artrosiaren progresioa saiheste aldera, ariketa fisikoa ekiditen du, ariketa fisikoaren onura zalantzan jartzen duelarik. Alabaina, hainbat ikerketek aditzera eman dute ariketa fisikoa eraginkorra izan dakiekela, baina informazioa mugatua denez, informazio gehiagoren beharra dago. Helburua: Beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsona helduentzat ariketa fisikoa egitea funtzionalitatean eta minean eraginkorra den aztertzea. Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da, 2012. urtetik 2022. urtera artean argitaratutako artikuluak erabili direlarik. Bilaketak Medline, CINAHL, Cochrane Database, CUIDEN eta LILACS datu-baseetan egin dira. Honez gain, eskuzko bilaketa ere burutu da Ebidentzian Oinarritutako Erakundeetan eta aldizkari espezializatuetan. Horrela, 18 agiri eskuratu dira lan honen helburuari erantzuteko. Emaitzak: 14 ausazko entsegu kliniko, 2 kuasiesperimental, berrikuspen sistematiko 1 eta praktika klinikoko gida 1 erabili dira. Bi kategoria nagusi bereiztu dira, uretako ariketak eta lurrean oinarritutakoak, eta bietan burututako ariketa fisikoen gehiengoek erakutsi dute epe laburrera minaren murrizketarako eta funtzionalitatearen hobekuntzarako eraginkortasuna. Hala ere, ezjakina da epe luzera duten eraginkortasuna. Ondorioak: Literaturak gehien aztertu duen aldagaia mina da, funtzionalitatearekin alderatuz. Ariketa fisikoak minaren gutxitzearen gaineko eragin positiboa du, baina funtzionalitatearen gaineko emaitza aniztasuna dago. Nahiz eta lurrean oinarritutako ariketak izan diren gehien aztertutakoak, uretako ariketa fisikoaren onurak ere ebidentziatu dira. Bestalde, maiztasunak edota iraupenak ez dute neurgaietan hobekuntzak izatea baldintzatu, baizik eta ariketa fisikoa burutu izanak edo ez. Beraz, onurak mantentzeko, ariketa fisikoa ere mantendua izan behar da denboran zehar. Hala ere, muga metodologikoen eta epe luzerako emaitzen ebidentzia gabeziaren ondorioz, etorkizuneko ikerketa gehiagoren beharra dago.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectosteoarthritis.es_ES
dc.subjectosteoartrosis
dc.subjectartrosis
dc.subjectlower extremity
dc.subjectlower limb.mp
dc.subjectmiddle aged
dc.subjectaged
dc.subjectaged 80 and over
dc.subjectadultos
dc.subjectpersonas mayores
dc.subjectanciano
dc.subjectexercise
dc.subjectphysical activity
dc.subjectwalking
dc.subjectrunning
dc.subjectgymnastics
dc.subjectswimming
dc.subjectaquatic exercise
dc.subjectejercicio físico
dc.subjectactividad física
dc.titleAriketa fisikoaren eraginkortasuna beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsonenganes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-05-10T07:25:28Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister130049-967107-08
dc.identifier.gaurassign149506-967107


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record