Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoa
dc.contributor.authorCastillejo Ugalde, Ane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-07-11T11:04:16Z
dc.date.available2023-07-11T11:04:16Z
dc.date.issued2023-07-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61952
dc.description60 p. -- Bibliogr.: p. 28-33
dc.description.abstractMarko kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun Biriketako minbizia da hilkortasun tasa altuena duen minbizia. Diagnostikatzeko egiten diren frogek ematen duten informazioaren arabera, gaitzaren estadioa ezartzen da eta horren arabera, kirurgia, kimioterapia edota erradioterapia jasotzea erabakitzen da. Gaixotasunak berak, eta hori sendatzeko erabiltzen diren tratamenduek eragiten dituzten sintomen artean, fatiga eta loaren asaldurak aurkitzen dira, pazientearen bizi-kalitatea murrizten dutenak. Hori horrela izanda, ariketa fisikoak horren hobekuntzan lagundu dezakeela ikusi da. Helburua: Biriketako minbizia duten pazienteengan fatiga murrizteko eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ariketa fisikoaren eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: Lan hau burutzeko azken 10 urteetan argitaratutako 15 entsegu kliniko erabili dira. Horiek aurkitzeko, hurrengo datu-base eta aldizkariak erabili dira: PubMed, Medline, Lilacs, Cinhal, Cochrane, Psycinfo eta Cancer Nursing. Emaitzak eta eztabaida: Fatigari dagokionez, bost ikerketek hobekuntza estatistikoki esanguratsuak lortu zituzten eta hiruk ez zituzten diferentzia esanguratsurik lortu, nahiz eta horietatik bitan fatigaren hobekintza eman zen. Beste batean aldiz, fatigaren areagotzea eman bazen ere, ezin da jakin interbentzioaren ondorioa izan zen edo ez. Bestalde, loaren-kalitateari dagokionez, hiru ikerketek lortu zituzten estatistikoki hobekuntza esanguratsuak. Beste hiruk aldiz ez zituzten eraginkortasun esanguratsurik lortu, baina hala ere, hobekuntzak lortu ziren bitan. Beste bitan, fatigaren kasuan bezala, ezin izan da ariketa fisikoaren eraginkortasuna egiaztatu, p-aren faltaren ondorioz. Azkenik, bizi-kalitateari dagokionez, 8 ikerketek bizi-kalitatearen hobekuntza lortu zuten bitartean, beste bik kontrakoa lortu zuten, nahiz eta, esan bezala, ezin izan da eraginkortasuna egiaztatu. Ondorioak: Ariketa fisikoak biriketako minbizia duten pertsonen fatigaren murriztean eta loaren- eta bizi-kalitatearen hobekuntzan duen eraginkortasuna kontuan izanda, osasun profesionalek, honen barnean erizainek, jarduera fisikoa biriketako minbizia duten pazienteen artatzearen barnean sartu beharko lukete, paziente bakoitzaren beharrak, ezaugarriak eta limitazioak kontuan izanda betiere.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbiriketako minbiziaes_ES
dc.subjectariketa fisikoa
dc.subjectfatiga
dc.subjectloaren-kalitatea
dc.subjectbizi-kalitatea.
dc.titleEraginkorra da ariketa fisikoa, biriketako minbizia duten pertsonengan, fatiga murriztu eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko?es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-05-10T07:18:23Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister130044-960373-08
dc.identifier.gaurassign149714-960373


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record