Musikoterapiaren eraginkortasuna Alzheimerraren oroimenaren narriadura moteltzeko neurri gisa
Fecha
2023-07-11Autor
López de Subijana Huerga, Rakel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sarrera: Alzheimer Gaixotasuna (AG) dementziaren kasu ohikoena da mundu mailan zehar. Gaixotasun neurodegeneratibo honek hau jasaten duen pertsona baten funtzio kognitiboaren pixkanakako narriadura dakar, sintoma bereizgarriena oroimenaren narriadura progresiboa izanda.
Azken urteetan zehar tratamendu ez- farmakologikoaren erabilera gaixotasun honen sintomei aurre egiteko handitu da, horien artean musikoterapia (MT) nabarmentzen delarik. Hala eta guztiz ere, orain arte ez dago ebidentzia nahikorik terapia mota hori Alzheimerraren sintomak arintzeko eraginkorra dela ondorioztatzeko.
Helburua: Musikoterapiak Alzheimerra duten pertsonen oroimenaren narriadura moteltzeko duen eraginkortasuna neurtzea.
Metodologia: Lan hau literaturaren berrikusketa kritikoa da. Horretarako azken hamar urteetan hurrengo datu baseetan, besteak beste, argitaratutako azterlanen errebisioa burutu da: Medline OVID, CINAHL, COCHRANE, PUBMED, EMBASE eta PsycINFO. Bilaketa horiek ingelesez zein gazteleraz argitaratutako literaturara bideratu da, AG-ren edozein mailako diagnostikoa duten pertsonetan oinarrituta.
Emaitzak: Berrikuspen honetarako hautatutako 15 artikuluen datuetatik abiatuta gure emaitzak bi kategoria nagusik osatu dituzte, MT aktiboa eta pasiboa, hain zuzen ere. Era berean, atal horiek beste hainbat azpiatalez osatuak daude: Epe motzeko oroimena, epe luzekoa, berehalakoa, berreskuratze atzeratuko memoria, eta autobiografikoa. MT aktiboari dagokionez, 8 ikerketetan hobekuntzak behatu dira oroimen mota batean edo bestean. Bestalde, MT pasiboa erabilitako 5 azterlanetan memorian onurak ikusi dira.
Ondorioak: MT, denboran mantentzen bada, lagungarria izan daiteke AG duten pazienteen memoriaren narriadura moteltzeko. Hala ere, haren eragina txikiagoa izango da gaixotasunaren faseek aurrera egin ahala.