Garun paralisia duten pertsonen bilakaera helduarora igarotzean
Abstract
[EU] Garun paralisidun pertsonetan, adinez aurrera egin ahala konplikazioak areagotuz doazen arren, helduaroko bilakaera ez da hain ezaguna. Beraz azterlan honetan Donostiako Ospitaleko garun paralisia duten pertsonen bilakaera aztertu da, behin helduarora igaro ostean. Horrez gain, pertsona horien mortalitatea eta morbilitatea zein den ere ikertu da. Bestalde, helduaroko trantsizio prozesuaren inguruan familiek duten iritzia ere ezagutu nahi izan da.