Giltzurrun transplante pediatrikoaren eboluzioaren nondik norakoak: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean 1982-2019 urteetan zehar jasotako kasuen azterketa erretrospektiboa
View/ Open
Date
2023-09-13Author
Ascaiturrieta Ostolaza, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Ikerlan honetan Gurutzetako Unibertsitate-Ospitalean 1982 eta 2019 urteen artean giltzurrun transplante pediatrikoa (<18 urte) jaso zuten pazienteen historia klinikoen azterketa erretrospektiboa egin da, baldin eta ondorengo urteetan ospitale berean pazienteon jarraipen klinikoa egin izan bada. Giltzurrun transplante pediatriko hartzailearen profilari dagokionez, bat dator literaturan deskribatutakoarekin: gehienbat gizonezko sexua dute eta lehenbizi, CAKUTak eta bigarrenez, patologia glomerularra dute oinarrizko patologia. Oro har, transplanterako bataz besteko transplante adina 10 urtekoa izan da eta pazienteen ia bi herenek transplante aurreko dialisia jaso du, dialisi peritoneala aukera nagusia izan delarik. Hala ere, azken bi hamarkadetan nabari egin du gora aurredialisi faseko transplantearen disponibilitateak. Transplantearen ia emaile guztiak hildakoak izan dira eta bataz besteko adina oso heterogeneodunak. Emaile bizia erabiltzeko tendentzia goraka doan arren, gure laginean bakarra izan da nahiz eta beti eskaini. Mentuaren epe luzerako superbibentzia erronka da oraindik, baina mentuaren biziraupenak gora egin du azken bi hamarkadetan. Alde batetik, 1982. eta 1999. urteen artean transplantatutakoen artean, 5,10 eta 15 urterako epean, hurrenez hurren, %71,9, %56,2 eta % 50,0-ko superbibentzia probabilitatea topatu dugu. Bestalde, 2000 eta 2019 urteen artean transplantatutakoen artean, %94,5, %89,2 eta %81,4 izan da 5, 10 eta 15 urtera espero dugun superbibentzia. Aro pediatrikoan transplantatutako umeen mentua askotan ez da bizitza osorako izaten. Birtransplantea, ematekotan, gehienetan heldutan izaten da. Errefusa edo mentuaren nefropatia kronikoa (MNK) izan da mentu galeraren kausa ohikoena, ikusi ditugun kasu gehienak hasierako urteetan transplantatutakoak zirelarik. Hain zuzen ere, transplante urtea eta mentu galeraren arteko harremana frogatu dugu, lehen bi hamarkadetan gehiago galtzen ziren. Emailearen aukeraketa egokia funtsezkoa izango da emaitza onak lortzeko, gure ikerlanean emailearen adina handiago bat mentuaren superbibentziarako arrisku faktore izatea frogatu duen faktore bakarra izan delarik. Emailearen adina gora doan urte bakoitzeko mentu galera arriskua %3 handitzen dela ikusi dugu. Bakarrik hau frogatu izanak ez du esan nahi beste faktoreek eraginik ez dutela baieztatu daitekeenik, baina lagin zabalago baten ikasketa zehatzago bat beharrezkoa da horretarako. Zazpi heriotza baino ez direlarik erregistratu, euretatik 5 heldutan, ezinezkoa zaigu ondoriorik ateratzea. Asko dira aro pediatrikoan egiten den giltzurrun transplanteak planteatzen dituen zailtasunak, bai maila kirurgikoan duen konplexutasunaren aldetik, baita emaile eta hartzaileek aukeraketan aurkezten dituzten bereizgarritasunengatik, baita pazienteen adin gazteak suposatzen duen epe luzerako funtzio on baten garrantziagatik. Etorkizunari begira, jarraitu beharko da ekografiaz haragoko diagnostiko goiztiarra baimentzen duten teknika eta programak hobetzen, emaile bizien donazioa sustatzen eta mentuen mugikortasuna baimentzen hildako emaileen mentuen disponibilitatea handitzeko, gutxieneko efektuekin kontrol immunitario ona baimentzen duten terapiak garatzen eta pazienteak adin pediatrikotik heldurako prozesuan laguntzen.